Torontoko Zinemaldia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Torontoko Nazioarteko Zinemaldia (ingelesez Toronto International Film Festival, TIFF eta frantsesez Festival international du film de Toronto) Kanadako Toronto hirian urtero ospatu ohi den zinema jaialdi bat da.

Zinemaldia asteartetan Labor Day delakoaren ondoren hasi ohi da (iraileko lehenbiziko asteartea) eta hamar egun irauten ditu. Kategoria ezberdinetan 300 eta 400 filma artean aurkeztu ohi dira, nahiz eta saririk banatu ez.

Munduko nahiz Ipar Amerikako zinemaldi garrantzitsuenetakoa da. 1998an Variety aldizkariak "izarren presentzia eta jarduera ekonomikoari zegokienez Caneseko Zinemaldiaren ondoren bigarren zinemaldirik garrantzitsuena zela" aipatu zuen. 1999an National Post egunkarian egindako elkarrizketan Roger Ebertek "...Nahiz eta Cannes munduko garrantzitsuena izan, Toronto erabilgarri eta aktiboena" dela aldarrikatu zuen.

1976an munduko zinemaldi onenen erretrospektiba modura aio zen. Ordutik aurrera Hollywoodeko filme ugariren estreinaleku edo erakustoki bikaina bilakatu da, Oscar Sarien aurreiragarpenatzat ere jo izan delarik.

1994tik aurrera zinemaldiaren zuzendaria Piers Handling da.

Ikuslearen Saria irabazi duten filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Torontoko Zinemaldia

Koordenatuak: 43°38′48″N 79°23′25″W / 43.64667°N 79.39028°W / 43.64667; -79.39028