The Big Trail
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | The Big Trail | |
| Urtea | 1930 | |
| Estreinaldia | 1930eko azaroaren 1a | |
| Generoa | Abentura | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 125 minutu | |
| Banatzailea | Fox Film Corporation | |
| Zuzendaria | ||
| Raoul Walsh | ||
| Ekoizleak | ||
| Winfield R. Sheehan | ||
| Gidoilariak | ||
| Hal G. Evarts (istorioa) Marie Boyle Jack Peabody Florence Postal Fred Sersen |
||
| Aktoreak | ||
| John Wayne Marguerite Churchill Tyrone Power, Sr. El Brendel |
||
| Musikagileak | ||
| Arthur Kay | ||
| Argazkilariak | ||
| Lucien Andriot Arthur Edeson |
||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| ingelesa | ||
| Datu gehigarriak | ||
| Zuri-beltzean | ||
The Big Trail 1930ean Raoul Walshek zuzendutako filma da.
Eduki-taula |
Argumentua [aldatu]
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Breck Coleman (John Wayne) Ameriketako mendebalderantz doan kolono talde baten buru da. Bidaia horretan gertatutakoak jasotzen ditu narrazioak: indiarren erasoak, ekaitzak, basamortuko giro gogorra, hilketak, Breck eta Ruthen arteko maitemintzea...
Hainbat kontu [aldatu]
Filma egin zenekoan John Wayne 23 urteko gazte ia ezezaguna zen. Filmazioa egin bitartean disenteriak jota ibili zen eta lana lagatzeko zorian izan zen. Widescreen edo pantaila zabaleko sistemara egokitua egina zen film hau, une hartan benetan berritzailea zen formatua; horren ondorioz ez zuen arrakasta handirik izan. Kontua da filma ondo ikusteko zinema aretoek egokituta egon behar zutela aipatu sistemarako, eta 1930eko hamarkadako hasiera hartan gutxi ziren horretarako prest zeuden antzokiak.
Aktoreak [aldatu]
| Aktorea | Pertsonaia |
|---|---|
| John Wayne | Breck Coleman |
| Marguerite Churchill | Ruth Cameron |
| El Brendel | Gus |
| Tully Marshall | Zeke |
| Tyrone Power, Sr. | Red Flack |