The Boy in the Striped Pyjamas (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Boy in the Striped Pyjamas (euskaraz Pijama Marradun Mutikoa) 2008ko Mark Herman ingeles zinema zuzendariaren drama filma bat da. John Boyne idazlearen The Boy in the Striped Pyjamas eleberrian oinarritua dago. Bertan, Asa Butterfield, Jack Scanlon, David Thewlis, Vera Farmiga eta Amber Beattie aktoreek antzeztu zuten.

Filmak Holokaustoa eta Bigarren Mundu Gerrako sarraski-esparruetako basakeriak 8 urteko bi mutikoen ikuspuntutik azaltzen ditu, bata judua eta bestea sarraski-esparru horretako komandantea den nazi baten semea. Filmaren Pijama Marradun Mutikoa izenburuak sarraski-esparru horietako presoek zeramatzaten marradun uniformeen aipamena da.

Euskal Herrian 2008ko Donostiako Zinemaldian estreinatu eta lehiaketara aukeztu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1942, Bigarren Mundu Gerra, Berlin. Bruno (Asa Butterfield) Azken Konponbidea eta Holokaustoaz ezez ez dakien zortzi urtetako mutkoa da. Bere herrialdeak gerran Europako gainontzeko herrialdeei gauzatzen dizkien basakerietaz ez da ohartzen. Brunok dakien gauza bakarra bere aita, sarraski-esparruko komandatea, lanpostuz igo dutela da, eta Berlingo etxebizitza eroso batetik isolatutako leku batera bizitzera lekualdatu direla. Egoera guzti hau Brunok Shmuel izeneko bere adineko mutiko judua ezagutzen duenean aldatuko da, mutiko hark alanbre-hesitik haratagoko bizimodu paralelo eta latza baidaramaki.

Aktoreak

Kanpo loturak