The Exorcist (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Exorcist (euskaraz Exorzista edota Etsai-kentzailea) 1973ko William Friedkin estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetan honako aktore hauek antzeztu zuten: Ellen Burstyn, Max von Sydow, Lee J. Cobb, Kitty Winn, Jack MacGowran, Jason Miller, Linda Blair eta Mercedes McCambridge.

Filmaren gidoigilea William Peter Blatty izan zen, berak 1972an idatzitako The Exorcist eleberriaren zinemarako egokitzapena izan zelarik. Bertan, hamabi urtetako Regan MacNeil neskatoaren deabrutzea eta ongorengo exorzismoa azaltzen da.

Hamabi Oscar Sarietarako izendatua egon zen, azkenik haietako bi irabazi zituelarik: Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (William Peter Blatty) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Robert Knudson eta Chris Newman). Hiru Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen: Emakumezko Bigarren Aktore Onena (Linda Blair), Zuzendari Onena (William Friedkin) eta Gidoi Onena (William Peter Blatty).

Bestalde, Mike Oldfield musikagilearen Tubular Bells abestiko piano solo kitzikagarria filma honetako ikur eta doinu ospetsua bilakatu zen.

Jarraipenak

Filmak sekulako arrakasta izan zuenez ondorengo urteetan jarraipenak izan zituen: Exorcist II: The Heretic (1977), The Exorcist III (1990), Exorcist: The Beginning (2004) eta Dominion: Prequel to the Exorcist (2005).

Argumentua

1949. urtea, Washington Hirian telebistako aktorea den Chris MacNeil-ek (Ellen Burstyn) bere alaba Regan-ekin (Linda Blair) erabat kezkatua dago, maiz espasmoak, naturaz gaindiko indarra eta airean esekitzeko gaiatasuna erakusten baiditu.

Mediku eta psikiatra ugariren azterketek ezer topatzen ez dutenez, amak bere alabaren gaitza fisikoa edo psikikoa baino arimakoa delako ustea areagotuz doa. Honela Aita Merrin etsai-kentzailea (Max von Sydow) eta Aita Karras (Jason Miller) laguntzaileak neskatoaren exorzismoari ekin eta Pazuzu deabruaren menpe dagoela jakingo dute.

Aktoreak

Kanpo loturak