The Ghost Writer

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:00, 23 urtarrila 2016

The Ghost Writer (euskaraz Idazle Mamua, Erresuma Batua eta Irlandan Ghost izenburuaz) 2010eko Roman Polanski poloniar-frantziar zinema zuzendariaren suspense filma bat da. Robert Harris idazlearen The Ghost eleberrian oinarritua dago. Bertan, Ewan McGregor, Pierce Brosnan, Kim Cattrall, Olivia Williams, Tom Wilkinson, Timothy Hutton, Jon Bernthal, Tim Preece, Robert Pugh, David Rintoul eta Eli Wallach aktoreek antzeztu zuten.

Filmak hainbat sari irabazi zituen, tartean 60. Berlingo Zinemaldiko zinema zuzendari onenaren saria eta 23. Europar Filma Sarien ere.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Idazle bat (Ewan McGregor) Erresuma Batuko Lehen ministro ohiaren (Pierce Brosnan) oroimenak idazteko kontratua da, haren aurreko Lehen Ministro ohia modu arraroa hil baita, eta Nazioarteko Justizia Auzitegiak politikari hau terrorismoarekin lotura omen zuten ustezko susmagarriak legez kanpo atxilotu eta CIAren esku jartzeagatik epaitzera doan unean.Une hartantxe idazleak bere burua arriskuan jarriko duen ikerketa arriskutsu bati ekingo dio.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Ghost Writer