The Graduate

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:14, 22 urtarrila 2016

The Graduate (euskaraz Graduatua) 1967ko Mike Nichols estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Charles Webb idazlearen izen bereko The Graduate eleberrian oinarritua dago.

Filmak berez hiru Oscar Sarien izendapena izan zuen, azkenean Zuzendari onenaren Oscar Saria (Mike Nichols) irabazi zuelarik. Bi BAFTA sari ere irabazi zituen: Filma Onena eta Edizio Onenerenak.

Argumentua

AEBtako Kalifornia estatuko Los Angeles hiri ingurua. 21 urtetako Benjamin Braddock gaztea (Dustin Hoffman) unibertsitatean graduatu berria da eta oporrak etxean pasatzeko itzuli berria da. Bere gurasoen lagunak diren Robinson senar-emazteak beragatik interesatzen dira. Senarrak Benjamin bere alaba Elaine-kin (Katherine Ross) ateratzea nahi du, aldiz, haren emaztea den Robinson andreak (Anne Bancroft) Benjaminekin harreman sexualak izan nahi ditu.

Hainbat alditan Robinson andrearekin elkartu ondoren, hark Benamini haren alaba ikustea debekatuko dio, halere Benjamin Elainetaz maiteminduko da. Dena argitara ateratzean, Benjamin bakarrik eta denek abandonatua topatuko da. Halere, berriz ere Elaine ikusi eta bere sentimenduak hasi azaltzeko borrokatuko da.

Soinu banda

Filmak eta bere soinu bandak arrakasta handia izan zuten, batez ere Simon & Garfunkel musikari eta abeslari bikoteak abestutako The Sound of Silence eta Mrs. Robinson abestiek, bai eta Scarborough Fair ingeles abesti herrikoiak ere.

Personaxes

Kanpo loturak