Mike Nichols
Wikipedia(e)tik
Mike Nichols —jaiotza izena: Michael Igor Peschkowsky— (Berlin, Alemania, 1931) zinemagilea da. Alemaniarra jatorriz, estatubatuar hiritartasuna hartu du. Chicagoko Unibertsitatean ikasi zuen. Hiri horretan, inprobisazioetan espezialista zen antzerki-talde bat osatu zuen, eta Broadwayra joan zen gero.
Film aipagarrien artean, hauek ditu: Who's Afraid of Virginia Woolf (1966), The Graduate (1967), Catch-22 (1970), Silkwood (1983), Heartburn (1986), Working Girl (1988), Postcards from the Edge (1990), Regarding Henry (1991), Wolf (1994), The Birdcage (1996), Primary Colors (1998), What Planet Are You From? (2000), Wit (2001), Angels in America (2003), Closer (2004), Charlie Wilson's War (2007).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.