The Green Mile

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Green Mile (euskaraz Milia Orlegia) 1999ko Frank Darabont frantziar zinema zuzendariaren espetxe drama filma bat da. Stephen King idazlearen The Green Mile eleberrian oinarritua dago. Bertan, Tom Hanks, David Morse, Bonnie Hunt, Michael Clarke Duncan, James Cromwell, Michael Jeter, Graham Greene, Doug Hutchison, Sam Rockwell, Barry Pepper, Jeffrey DeMunn, Patricia Clarkson eta Harry Dean Stanton aktoreek antzeztu zuten.

4 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere ez irabazi izan.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filma honetan Paul Edgecomb izeneko 108 urtetako agure batek iraganean AEBtako Louisiana estatuko Cold Mountain espetxeko "heriotzaren pasabidean" zaindari zela John Coffey izeneko presoa nola ezagutu zuen azaltzen du, preso hau bi haur erail izateagatik aulki elektrikoan hiltzera zigortua zegoelarik.

Coffeyk jendearengandik gaiztakeria ezabatu (berak aipatu bezala) eta bere eskuen ukituaz gaixotasun eta zauriak sendatzeko naturazgaindiko boterea du.

Filmaren argumentua Edgecomb eta gainontzeko zaindarien eta Coffeyren arteko harremanei buruzko da, presoari bere heriotz zigorra iritsi aurreko azken egunetan.

Aktoreak

Kanpo loturak