The Karate Kid

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Karate Kid
Datuak
Jatorrizko izenburua The Karate Kid
Izenburua euskaraz Karate Mutila
Urtea 1984
Estreinaldia 1984ko ekainaren 22a
Generoa karate, akziozko zinema
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 126 minutu
Aurrekontua 8 milioi dolar
Banatzailea Columbia Pictures
Zuzendaria
John G. Avildsen
Ekoizleak
Jerry Weintraub
Gidoilariak
Robert Mark Kamen
Aktoreak
Ralph Macchio
Noriyuki "Pat" Morita
Elisabeth Shue
Musikagileak
Bill Conti
Argazkilariak
James Crabe
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

The Karate Kid (euskaraz Karate Mutila) 1984ko John G. Avildsen estatubatuar zinema zuzendariaren karate eta ekintza filma bat da. Bertan, Ralph Macchio, Noriyuki "Pat" Morita eta Elisabeth Shue aktorrek antzeztu zuten.

Mundu mailan estrenaitu bezain laster sekulako arrakasta izan zuen, karateri bultzada handia emanez. Bestalde, Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sarirako (Noriyuki "Pat" Morita) izendapena ere jaso zuen.

Lortutako arrakastaren ondorioz jarraipenak izan zituen: The Karate Kid, Part II (1986), The Karate Kid, Part III (1989), The Next Karate Kid (1994) eta The Karate Kid (2010), azken hau filma honen berregokitzapena izan zelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Daniel Larusso (Ralph Macchio) gaztea AEBtako ekialdeko New Jersey estatutik mendebaldeko Kalifornia estatu eguzkitsura bere amarekin batera lekualdatu da. Halere, berehala bizileku aldaketa gogorra egingo zaio, institutuan arte John Kreese (Martin Kove) irakasle zakarrak daraman Cobra Kai arte martzial-eskola bateko ikasleek bizitza kakanahastu besterik ez baidiote egiten, hura jipoitu arteraino. Bere bizilaguna den Miyagi jaunak (Pat Morita) bere egoeraz jabetu eta bere etsaien aurre egiteko karate teknikak irakasten hasiko da. Teknikak ikasten doan einean, Daniel gaztea bere institutu berdinean ikasten duen Ali (Elisabeth Shue) izeneko neska batetaz maiteminduko da, hain zuzen ere, bera jipoitu zuen mutil koadrilako buruaren John Lawrence (William Zabka) neskalagun ohia. Azkenean Daniel eta bere arerioak karate txapelketa batean izen eman eta heuren artean irabazlea zein den borrokatuz ikusiko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]