The Legend of Zelda: Ocarina of Time

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

The Legend of Zelda: Ocarina of Time (japonieraz ゼルダの伝説 時のオカリナ Zeruda no Densetsu Toki no Okarina) Nintendo 64rako bideojokoa da. Zelda-ren Kondairaren historioaren barnean bosgarren jokoa da, lehenengoa Nintendo 64 bideokontsolarako eta baita 3Dtan ekoiztutako lehena ere. 1998ko azaroaren 21ean Japonian merkaturatu zen lehenik.

Istorioak Link gaztea, Triforce-a Ganondorf maltzurraren eskutan erori eta horrela Hyrule herrialde osoa kontrolatzea lortu ez dezan jardun behar duen gurutzada kontatzen digu. Bidai honetan Link ez dago bakarrik: Navi maitagarria eta Zelda printzesa, Hyrule-ko Erret familiako kidea, izango ditu lagun. Bere helburua betetzeko denboran zehar bidaiatu, beste izaki batzuekin harremanetan jarri eta hainbat arma eta objektu bereganatu beharko ditu.

Jokoak lehenengo sei hilabeteetan bost milioi kopiatik gora saldu zituen, eta orain arte mundu osoan 8,6 milioiraino iritsi da zenbaki hori. Merkataritza kontuetan izan duen arrakastaz gain askok inoiz egindako jokorik onena bezala sailkatu dute, bere irudi eta grafiko berritzaile, jokamodu libre, puzzle original eta istorio epikoarengatik.[1]

Aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]