John Lennon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Lennon
John Lennon
Datu pertsonalak
Izen osoa John Winston Lennon
Jaio 1940ko Urriaren 9a
Liverpool (Ingalaterra)
Hil 1980ko abenduaren 8a
New York (Estatu Batuak)

John Winston Lennon (Liverpool, Ingalaterra, 1940ko Urriaren 9a - New York, Estatu Batuak, 1980ko abenduaren 8a) Beatles taldeko kantaria eta abesti askoren konpositorea izan zen. The Beatles taldeko sortzaile eta partaidea izan zen. Gitarra jotzen zuen eta taldeko kanta gehienen sortzailea izan zen Paul McCartney-rekin batera. XX. mendeko kantu ezagunenen sortzailea izan da bera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran jaioa, bere aita itsasgizona zen, Alfred Lennon, eta bere ama Julia Stanley. Bere aitak asko bidaiatzen zuenez, Julia bakarrik sentitzen zen, eta horren ondorioz, banatu egin ziren, bere amak, John 4 urterekin, bere izeba Mimi Stanley eta osaba George-kin utziz. Arte Ederren eskolan, bere lehenengo emaztea izango zena ezagutu zuen, Cynthia Powell.

Beatles taldea osatu baiño lehenago, beste talde batzuetan aritu zen, The Quarretes, Johnny & The hoddogs eta John & The sitxerr Beetles. Talde hauetan bere eskolako lagunekin aritzen zen, euren artean, Stuart Sutcliffe. "The Beatles" izenaren sortzailea ere bera izan zen. Publikoki esan zuen moduan, "Beetles" eta "Beat" hitzak parekatuz lortu zuen izena ("beat music" delakoa egin nahi zuten eta). Taldearen izena "John & The Silver Beetles" izenetik "John Silver & The Beatles" izenera bilakatu zen, eta "beetles" hitzaren eraldaketaren ondorioz, "The Beatles" izena izatera pasatu zen. 1956. urtean, eliz batean jotzen zuenean, John-ek, Paul McCartney ezagutu zuen. Taldean jotzera gonbidatu zuen, gitarra jo eta afinatu zezakeelako. Beranduago, George Harrison sartu zen taldean, McCartney eta Pete Best-eri esker. Pete Best-ek, sarritan, taldea alde batera uzten zuen, eta taldekideak, Ringo Starr-i esaten zioten Pete Best-en lekua ordezkatzeko.

John-en ama, Julia Stanley, polizia mozkor batek autoaz harrapatua hil zen. Honek John-i, sekula errekuperatuko ez zen trauma bat eragin zion, eta bere hurrengo lanari eragin zion, "Julia" edo "Mother" bezalako kantuekin. (1970. urtean grabatua)

1962. urtean laukote honen arrakasta hasi zen "Love me do" kantuarekin, eta 1963. urtean beren lehenengo disko luzea izango zuten, Please Please Me. Beranduago, urte horretan, merkatu ipar amerikarra irabazi zuten With The Beatles diskoarekin.

1962. urtean John eta Cynthia Powell-en ezkontza ospatzen da. Ezkontza honetatik Julian jaioko da.

Lennon beti izan zen taldeko errebeldea, intelektuala, 1966. urtean kazetariei esaldi hau esateko gai izan zena: "The Beatles Jesukristo baino ezagunagoa da". Eskandalu handia sortu ondoren, hau adierazi zuen: "Ez nuen esan The Beatles Jesukristo baino onagoak direnik, ezagunagoak baizik, telebista edo beste edozer izan daitekeen moduan". Gaizki ulertua izan zela azaldu zuen.

Bere kantuak oso aitortza handikoak izan ziren, oso ezaguna den "Help!" moduan, laguntza oihu bat izanik, edo folk balada "You've Got to Hide Your Love Away", Bob Dylan-en influentzia handiarekin. Gero saiakuntza desberdinak egiten hasi zen, "Lucy in the Sky with Diamonds"-ekin adibidez, bere semeari, Juliani, egindako marrazki batean oinarrituta. Baita ere "Being for the Benefit of Mr. Kite!" eta " A day in the Life", kantu hauen hitzak XIX. mende bukaerako zirko baten karteletik eta egunkari bateko notiziatik ateratakoak dira hurrenez hurren.

1966. urtean museo batean, Yoko Ono artista japoniara ezagutu zuen, zein berarekin ezkonduko zen, Cynthia Powell-ekin banandu eta gero. Yokok, musikatik harago ikertzera eraman zuen. Beatles-en jarraitzaile askok, taldea banatzearen errua, Yoko Ono-ri botatzen zioten. Hau, Lennon eta Ono momentu guztietan batera zeudenaren arrazoia da, eta beste taldekideei ez zitzaien gustatzen.

Urte horretan, hilabete eta erdiz, Almerian (Espainia) bizi izan zen. Bertan, Richard Lester-en" "How I won the war" pelikula grabatu zuen. Almerian bizi izan zen denboran, "Strawberry Fields Forever" kantua konponitu zuen.

1970. urtean, The Beatles taldearen banaketaren ondoren, Lennon bere bakarkako lana hasi zuen kantu klasikoz beteta. Lennon eta McCartney-ren arteko lehia laukotea banatzerakoan hasi zela agerikoa da Lennon-en kantuetan.

McCartney-ren aurkako norgehiagoka, "Imagine" kantuan ere azaldu zuen, bere argazki bat jartzerakoan zerri bat eusten. McCartney-k era berean erantzun zion bere "Ram" diskoko portadan, ahuntz bat era berean eusten.

Lennon-en joera politikoa oso bistakoa zen Beatles-en garaian, baina asko nabarmendu zen "Power to the People" moduko kantuekin. 1971. Lennon-en ezagunena bilakatuko zen kantua, askorentzat himno bat, "Imagine". Urte horietan, Londresetik alde egin eta New York-en bizitzea erabaki zuen. Bertan visa bat tramitatzeko arazoak izan zituen. Azkenean, Lennon, Estatu Batuetan gelditzea lortu zuen eta bertan bakearen aldeko kanpaina hasi zuen kontzertu eta manifestaldiekin.

Hurrengo diskoetan, kalitatea mantendu zuen, kantu onekin eta batzuetan Yoko eta bere lagun batzuen laguntzaz (George Harrison, Billy Preston, Harry Nilsson, Elton John eta David Bowie). Laukotea banatu zenetik, "Woman" kantua bakarri iritsi zen lehenengo postua izatera, baina hala ere, beti izan zen jendearentzat "Beatles-eko jeinu".

1975. urtean, Yoko eta Lennon-ek beren ume bakarraren jaiotza izango zuten, haur-galtze baten ondoren: Sean Taro Ono Lennon. Yoko negozioez arduratu zen eta Lennon momentu guztian Sean-en zainketaz arduratu zen, baita bere karrera musikala alde batera utziz. Bere lan profesionalera bueltatu zuenean, bost urte eta gero, elkarrizketa batean esan zuen, bere gitarra paretan izekita izan zuela, baina ez zen egia. Urte horiek ez ziren alferrikakoak izan, kantuak egiten eta etxean grabatzen jarraitu baitzuen.

Bost urte eta gero, 1980. urtean, Lennon-ek bere diska saltzen jarri zuen: Double Fantasy. Bigarren diska bat ere grabatu zuen lehenengoak izan zuen arrakasta ikusita, Milk and Honey.

Hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «John Lennonen hilketa»

1980ko abenduaren 8an, Yoko-rekin kantu batzuk grabatzeari bukatu ziotenean, jarraitzaile ero batek erail zuen, Mark David Chapman. Honek errebolber batekin, sei balakada bota zizkion, eta laurek jo, goizean, Dakota eraikinaren aurrean, sinadura bat eskatu ondoren.

Diskografia ofiziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Lennon Aldatu lotura Wikidatan