The Spirit of St. Louis (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:30, 22 urtarrila 2016

The Spirit of St. Louis 1957ko Billy Wilder estatubatuar zinema zuzendariaren biografia filma bat da. James Stewart aktoreak antzeztu zuen. Izenburua Spirit of St. Louis ("St. Louiseko Izpiritua") hegazkinari zor dio, hain zuzen ere, 1927an Charles Lindbergh pilotuak Ozeano Atlantikoa zehakartzeko erabili zuen hegazkina. 1953an berak idatzitzako The Spirit of St. Louis autobiografian ere oinarritua badago.

1958ko Efektu berezi onenen Oscar Sariaren (Louis Lichtenfield) izendapena jaso zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1927an Charles A. Lindbergh estatubatuar pilotuak Spirit of St. Louis zeritzon motor bakarreko Ryan NYP (Ryan M-2 moldatua) hegazkin batean Ozeano Atlantikoa bakar-bakarrik eta geldiunerik gabe zeharkatzeko balentria burutu zuen, mundu osoan ospetsu bilakatu zelarik.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Spirit of St. Louis (filma)