The Front Page (1974ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Front Page
Datuak
Jatorrizko izenburua The Front Page
Izenburua euskaraz Azal Nagusia
Urtea 1974
Estreinaldia 1974ko abenduaren 17a
Generoa Komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 105 minutu
Aurrekontua 4 milioi dolar
Banatzailea Universal Pictures
Zuzendaria
Billy Wilder
Ekoizleak
Paul Monash
Gidoilariak
Billy Wilder
I.A.L. Diamond
Ben Hecht eta Charles MacArthur idazleen The Front Page antzezlanean oinarritua
Aktoreak
Jack Lemmon
Walter Matthau
Charles Durning
David Wayne
Susan Sarandon
Carol Burnett
Musikagileak
Billy May
Argazkilariak
Jordan Cronenweth
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

The Front Page (euskaraz Azal Nagusia) 1974ko Billy Wilder estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. 1928ko Ben Hecht eta Charles MacArthur idazleen The Front Page antzezlanean oinarritua dago, aurretik, 1931an Lewis Milestone zuzendariaren The Front Page eta 1940ko Howard Hawks zuzendariaren His Girl Friday filmen bertsioak ere burutu zirelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Earl Williams (Austin Pendleton) poliziak hilketa leporatu eta heriotz zigorra gauzatzeko egun bakar bat falta zaion espetzeko preso bat da. Une berean, Hildy Johnson (Jack Lemmon), Chicago Examiner egunkariko kazetaria Peggy Grant (Susan Sarandon) pianojole gaztearekin ezkontzeko zorian da. Bikoteak Philadelphiara bizitzera joateko asmoa du, baina Chicago Examiner egunkariko Walter Burns zuzendaria (Walter Matthau) ez dago asmo horrekin bat, bere kazetari onena egunkarian gelditzea nahi baitu, hortaz Hildy eta Peggy banatzen saiatuko da. Burnsek Hildyk Williams presoaren urkatzeari buruzko erreportaia egin dezan nahiko du, baina Hildyk uko eginen dio. Osasun azterketan Earl presoak espetxetik ihes egitea lortu eta halabeharrez Hildyrekin kazetarien gelan topatuko da. Hildyk esku artean albistearen esklusiba bat duela ikusiz, Earl presoari elkarrizketa baten truk laguntzeko" prest agertuko da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]