Sunset Boulevard (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sunset Boulevard
Datuak
Urtea
Estreinaldia 1950eko abuztuaren 4a
Generoa drama
Herrialdea AEB
Iraupena 110 minutu
Aurrekontua 1.7 milioi $
Banatzailea Paramount Pictures
Zuzendaria
Billy Wilder
Ekoizleak
Charles Brackett
Gidoilariak
Billy Wilder,
Charles Brackett,
D.M. Marshman Jr.
Aktoreak
William Holden,
Gloria Swanson,
Erich von Stroheim
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Sunset Boulevard Billy Wilderek 1950ean zuzendutako film klasikoa da. Izena Los Angeles eta Beverly Hills lotzen dituen izen bereko kaletik datorkio.

Gloria Swansonek Norma Desmond Hollywoodeko izar ohiaren papera egiten du, zeinek William Holden arrakastarik gabeko gidoilaria harrapatzen duen bere fantasiazko munduan. Zinema mutuaren gainbehera erakusten da film honetan, Norma Desmonden grina gorabera, ezin izango baita zinemara itzuli, are gutxiago izar moduan. Cecil B. DeMille zuzendariak bere burua antzezten du, eta zinema mutuko hainbat izar ohik, Buster Keaton, H. B. Warner eta Anna Q. Nilssonek, cameoa egiten dute.

Kritikariek txalotuta, Oscar sarirako 11 kategoriatan izendapena jaso zuen filmak, eta 3 irabazi zituen. AEBetako zinemaren klasikotzat jotzen da usu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sunset Boulevard (filma) Aldatu lotura Wikidatan