The Spy Who Came In from the Cold (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:55, 23 urtarrila 2016

The Spy Who Came in from the Cold (ingelesez Hotzetik Etorri Zen Espioia) 1965eko Martin Ritt estatubatuar zinema zuzendariaren britainiar filma bat da. John le Carré idazlearen The Spy Who Came in from the Cold eleberrian oinarritua dago. Filma honetan honako aktoreek antzeztu zuten: Richard Burton, Claire Bloom, Oskar Werner eta George Voskovec.

1965eko Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Richard Burton) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Sarirako (Hal Pereira, Tambi Larsen, Ted Marshall, Josie MacAvin) izendapenak jaso zituen.

Argumentua

Filma Gerra Hotzan girotua dago. Alec Leamas (Richard Burton) britainiar espioiak azken aldian garrantzi gutxiko misioak izanagatik klandestinitatea laga eta bulegoko lan ofizial batetara iragateari uko egiten dio. Bere misio berria nahiko erakargarria dirudi eta Ekialdeko Alemanian emango da: bestaldera igaro den espioiaren papera antzeztu eta bere deserzioa zinezkoa izateko itxura har dezan, bere burua nahiz bere buruzagiak gezurtatu eta britainiar inteligentzia agentziatik kanpora dezaten lortzen du. Era honetan, komunisten espioitza zirkuluetan barneratzea erraz eginen zaio. Halere, espioi honek berak bere misioa beste batzuen trikimailu bat besterik ez zela deskubrituko du, eta bera azpijoko sekretu bat aurrera ateratzeko lanabes bat besterik ez.

Aktoreak

Kanpo loturak