Thomas Wolsey
Wikipedia(e)tik
Thomas Wolsey ingeles elizgizona eta politikaria (Ipswich, 1473 - Leicester, Leicestershire, 1530). 1514an Yorkeko artzapezpiku izendatu zuten, eta handik urtebetera, Henrike VIII.aren kardinal eta lord-kantzelari. Eragin handia izan zuen Henrike VIII.a erregearengan, eta horrenbestez, Ingalaterrako politikako buruzagietako bat izan zen. Henrike VIII.aren alde agertu zen hark Katalina Aragoikoarengandik bereizi nahi izan zuenean, baina ez zuen lortu Aita Santuak bereizkuntza hori onar zezan. Ondorioz, kargutik kendu eta Thomas More izendatu zuten haren ondorengo (1529).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
