York
|
York |
||
|---|---|---|
| — Hiria eta Autoritate Unitarioa — | ||
|
|
||
| Izen ofiziala | York | |
| Estatua Herrialdea Eskualdea Konderria |
Yorkshire eta Humber Iparraldeko Yorkshire |
|
| Koordenatuak | 53°57′30″N 1°4′49″W / 53.95833°N 1.08028°WKoordenatuak: 53°57′30″N 1°4′49″W / 53.95833°N 1.08028°W | |
| Eremua | 271,94 km2 | |
| Posta kodea | YO |
|
| Biztanleria | 202,400 bizt (2010) | |
| Dentsitatea | 0,74 bizt/km² | |
| http://www.york.gov.uk | ||
York Ingalaterrako ipar-ekialdeko hiria da, Ouse eta Foss ibaien artean dagoena, izen bereko haranean. 2001ean 181.094 biztanle zituen. Hiriak kokatzen den Yorkshireko konderriari izena ematen dio. Garai batean Konderriaren administraziopean zegoen arren, 1996tik hiri autonomoa da.
Ameriketako Estatu Batuetako New York hiriaren izenak honi egiten dio erreferentzia.
202.400 biztanle ditu (2010).
Eduki-taula |
[aldatu] Ekonomia
Azken urteetan industria asko indartu da: metalurgia eta industria mekanikoak, gai elektrikoak, elikagaiak.
[aldatu] Historia
K. o. 71. urteaz geroztik erromatarren egoitza izan zen (Eboracum) eta han izendatu zuten enperadore Konstantino.
V. mendean saxoniarrek hiria hartu eta Nortunbriako erresumako hiriburu egin zuten.
VII. mendea kultura eta erlijiozko errenazimentu aroa izan zen.
IX. mendean daniarrek eskualdea beretu zuten, eta XI. mendean normandiarrek.
XII. mendean, eskualdeko nekazaritzak aberastasun handia ekarri zion hiriburuari. Erdi Aroan erresumako bigarren hiri garrantzitsuena izan zen.
XVI. mendean erlijio ordenak desagertarazi zituzten eta ekonomiak lur jo zuen.
XVII. mendean, erregezaleek indar handia izan zuten Yorken.
XIX. mendean nekazaritzaren beheraldiak eragin handia izan zuen hiriaren gainbeheran.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
Katedrala (York Minster) Ingalaterrako handienetako bat da; 1220tik 1740ra eraiki zen, antzinako gotiko estiloan; beirateak XIV. eta XV. mendekoak dira.
XIV. eta XV. mendeko etxe eta eliza asko ditu hiriak; aipagarriak dira baita ere XI. mende bukaerako beneditarren abade-eliza baten aztarnak eta Gilermo Konkistatzaileak eraikitako gaztelua.
[aldatu] Irudi galeria
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) York-eko Udalaren web gune ofiziala
|
||||||||||||||
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.