Thusnelda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Thusnelda Germanikoren garaipenean (Carl Theodor von Piloty)

Thusnelda (K. a. 10 inguru - Erroma?, 17 ) Segestes keruskotar printzearen alaba izan zen.

Segestes eta bere klana, erromatarren bezero zirenez, hauen alde zeuden, eta Arminio ez zen gizon bati agindu zion Thusnelda honen aitak. Baina Arminiorekin joan zen. Keruskotarrek Teutoburgon erromatarren aurka irabazi zuten guduaren ondoren, Thusneldak Arminiorekin ihes egin zuen, eta berarekin ezkondu. 15. urtean, Germanikok, Germania Magna erromatarrentzat konkistatzeko aurrera eraman zuen bigarren saiakeran, Segestesen alaba harrapatu zuen. Hurrengo urtean, 16. urtean, Idistavisoko gudua gertatu zen. Bertan, Arminiok bere emaztea berreskuratzea zuen helburu, baina ez zuen lortu. Azkenik, 18. urtean, Germanikok Thusnelda Erromara eraman zuen, bere garaipen desfilean erakutsiz. Eta, ordutik aurrera, Thusnelda historiatik desagertu zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thusnelda Aldatu lotura Wikidatan