Tifus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tifus
Deskribapena
Motainfekzio bakteriano primarioa
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Rickettsiaceae
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA75, A75.9, A75.0, A75.2, A75.1 eta A75.3
GNS-9-MK081.0, 081.9 eta 080
DiseasesDB29240
MedlinePlus001363
eMedicine001363
Disease Ontology IDDOID:11256

Tifusa gaitz multzoa da, Rickettsia generoko bakterioek eragindakoa. Tifus mota batzuk daude, antzeko ezaugarriak eta sintomak dituztenak, bakoitza Rickettsia espezie batek sortua.

Tifusaren transmisioan zeregin garrantzitsua dute arkakusoek, zorriek, kaparrek eta akaro bezalako artropodoek. Artropodo horiek bakterio patogenoen eramaileak dira, eta gizakiari ziztada egiterakoan odolean inokulatzen dituzte Rickettsia patogenoak. Bestalde, arratoiak ere gaitzaren atzean daude sarritan, artropodo bektoreen garraiatzaileak direlako.

Tifus guztiek antzeko sintomak dituzte: sukar handia, buruko mina, hotzikarak, egundoko nekea eta larruazaleko orbanak (exantema). Zenbait kasutan konplikazio larriak gerta daitezke -bihotzean, biriketan eta giltzurrunetan-, heriotza eragin dezaketenak.

Ez dira nahastu behar tifusa eta sukar tifoidea. Antzekotasun semantikoa badute ere, bi gaitz guztiz desberdinak dira. Sukar tifoidea hesteetako infekzioa da, beherakoak eragiten dituena, eta gorozki-aho bidetik harrapatzen dena (ur edo janari kutsatuak hartzerakoan). Salmonellak sortutako gaitza da, Rickettsiarekin zer ikusirik ez duena.


Tifus motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tifus exantematikoa: Rickettsia prowazekii-k sortua. Zorrien bitartez transmititzen da. Izurrite edo epidemiak eragiten ditu, pertsona asko kutsatzen delarik. Tifus mota hau oso ohikoa da hondamendi naturalak edo gerrak gertatzen direnean, jende-pilaketaz gain baldintza higieniko oso eskasak daudelako. Gizaki batetik bestera transmititzen da zorrien ziztaden bitartez. Tratatu gabe hilkortasun tasa handia dauka.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tetraziklinak eta kloranfenikola dira antibiotikorik onenak tifusaren aurka. Oso eraginkorrak dira Rickettsiak akabatzeko.

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratoien eta artropodoen gordelekuak desagertarazteak infekzio arriskua murrizten du. Tifus epidemikoa eta endemikoaren aurkako txertoak daude, baina ez dute behin betiko immunitatea bermatzen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]