Till Eulenspiegel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Till Eulenspiegel Herbehereetako eta Alemaniako folkloreko pertsonaia bat da. Tradizioaren arabera, Kneitlingerren jaioko zen Brunswickeko dukerrian, 1300. urtean, eta Möllnen hilko zen, 1350. urtean. Erromatar Germaniar Inperio Santutik bidaiatu zuen, Alemaniako iparraldetik batipat, baina baita Herbehereetatik, Bohemiatik eta Italiatik ere.

Till Eulenspiegel (Mölln)

Tillen historiak, dibertsioaren maitale bezala, lotsagabea eta mundu guztiaren kontura barre egiteko prest azaltzen du. Batzuetan, ezer ez duela ulertzen sinestarazten dio jendeari, gezurrezko itxurak hartuz, adibidez, hitz egiten dionaren kontura barre egiteko.

Till Eulenspiegelen pertsonaiak, hainbat lan inspiratu zituen:

  • 1510ean, bere abenturak kontatzen zituen liburu bat argitaratua izan zen. Egile jakinik gabeko idazlana da. Batzuetan, liburu honen autoretza, Hermann Boteri ematen zaio. Alemaniera garaian idatzita dago, baina, hitz joko batzuek behe alemanieran idatziko bertsio batean oinarritzen dela idorokitzen dute
  • Johann Fischartek (1545-1589) Tillen gesta hizneurtuzko idazlan batean kontatu zuen.
  • Charles de Coster idazle belgiarrak La lègende et les aventures heroïques, joyeuses, et glorieuses d´Ulenspiegel et de Lamme Goedzak argitaratu zuen 1867an. Idazleak, Till flandriar egiten du, Damme herrian jaioa, eta XVI. mendean bizitzen. Eleberri hontan, Tillek bere bufoi kontuak amaitutzat ematen ditu gerlari gisa, bere herria espainiarren domeinutik askatzera joateko. Baita erlijio tolerantziaren alde egiteko ere.
  • Gerhart Hauptmann idazle alemaniarrak, 1927an, Till protagonista nagusitzat duen olerki eztenkari bat idatzi zuen, Till Eulenspiegel izenekoa, hain zuzen ere.
  • Tillen istorioaren umeentzako bertsioen artean, Lisbeth Wergerrek idatzitako marrazkidun liburu bat gogoratu behar da
  • Azkenik, Richard Straussek 1895. urtean idazten amaitu zuen olerki sinfonikoa gogoratu behar da, "Till Eulenspiegelen barrabaskeria dibertigarriak" izenburu duelarik.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Till Eulenspiegel Aldatu lotura Wikidatan