Charles de Coster

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles de Coster

Charles-Theodore-Henri De Coster (1827ko abuztuaren 27a-1879ko maiatzaren 7a) frantsesezko nobelagile belgiarra izan zen. Bere ahaleginek belgiar literatura nazionalaren oinarriak jarri zituzten.

Munichen jaio zen. Bere aita, Augustine De Coster Liejan jaioa zen. Berau, Municheko aita santuaren nuntzioaren etxean erasoa izan zen, baina laster itzuli zen Belgikara. Charles Bruselaseko banketxean hasi zen lanean, baina 1850ean Bruselaseko Unibertsitate Librean sartu zen. Bertan amaitu zituen bere ikasketak, 1855ean. Zoriontsuen elkartea izeneko talde literario txiki baten sortzaileetako bat izan zen. Talde honetako batek baino gehiagok, literatura goraipamenen batekin amaitu zuen.

De Costerrek, Revue trimestrielle izeneko aldizkarian egin zuen bere debuta olerkari gisa. Aldizkari hau, 1854an sortua izan zen. Prosan eginiko bere lehen ahaleginek Uylenspiegel izeneko egunkariaren sorreran lagundu zuten. Egunkari hau 1856an sortua izan zen. 1850 eta 1858 arteko bere idazlanak Lettres a Ehisa izenekoak, 1894an, idazlea hil eta 15 urtera, Charles Potvinek argitaratu zituen.

Montagne eta Rabelaisren ikaszale gogorra izan zen, eta hauekin kidetu zen frantziar XVI. mendearen bitartez. Bere modu flandriarrak adierazi zituen, eta ezin izan zuen idatzi leialki frantses modernoan. Horregatik, bere lanik onenak, hizkuntza zaharrean idatziko zituela adostu zuen. Flandriar elezaharrak 1857an idatzu zuen bere liburuaren arrakasta, Félicien Rops eta beste lagun batzuen marrazkien bidez areagotu zen. 1861ean, Brabantiar ipuinak izeneko liburua argitaratu zuen, frantses modernoan

Baina, bere idazlanik hoberena, Thyl Ulenspiegel eta Lamme Goedzaken elezaharra da, 1867an idatzitakoa. Liburu hau, XVI. mendean girotua dago, eta ertaroko elezahar batean oinarritua. Bertan, belgiar abertzaletasuna bere espresio osoan agertzen da. Eskalearen prosa epiko honen prestaketan, hamar urte eman zituen. Uylenspiegel, edo Eulenspiegel, On Kixoterekin alderatua izan da, baita Pantagruelekin ere. Till, XVI. mendeko ohiko flandriarra da, eta bere berpiztearen istorioa, arrazaren halabeharraren alegia bezala onartua izan da. Bere eta bere lagunaren narratiba erdihistorikoaren probesteak, umore biziz betea, izugarrikerien mendeku bezala, bertan aurkitzen du bere tokia. Liburu honetako marrazkiak, Rops eta beste batzuek eginak dira.

1870ean, historia orokorra eta frantziar literaturaren irakasle bihurtu zen, eskola militarrean. Bere lanak, edozein modutan, ez ziren ekonomikoko errentagarriak izan. Bere gobernuaren lanaren mendeku bezala, beti egon zen zailtasunetan, eta bihozkabeturik hil zen Ixellesen, Bruselasen, 1879ko maiatzean. Ixelles kanposantuan lurperatua izan zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles de Coster Aldatu lotura Wikidatan