Titare

Wikipedia, Entziklopedia askea

Titarea edo atzandela jostorratza bultzatzeko hatzamarra babesten duen metalezko, portzelanazko edo larruzko zorroa da. Orratzari presioa egiterakoan titareak hatzamarra babesten du. Lan hori errazteko, zulotxoz josita dago orratza ez da irristatzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso tresna zaharra da. Egiptoko hilobietan aurkitua izan da. Garai haietan titareak larruzkoak izaten ziren. Europan hezurrezkoak, brontzezkoak eta bolizkoak aurkitu izan dira. XVI. mendean Alemaniako Nurenberg hirian egiten zirenek ospe handia zuten. XVIII. mendean luxuzko oparia bihurtu zen eta gizon gazteek neskalaguneei oparitzen zituzten.

Gaur egun titareen erabilera praktikoa jaitsi egin da eta neurri handi batean apaingarri edo souvenir gisa edo bilduma egiteko saltzen dira.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Frantsesez):Bildumetako titareak.