Tobold Turuta

Wikipedia, Entziklopedia askea

'Tobold Turuta (Tobold Hornbloweres ingelesezko jatorrizko bertsioan), Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da. Bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren hitzaurrean kontatzen da. Tobby Zaharra ere deitua, Eskualdeko hobbit bat da, Erdialdeko Lurraldeko pipan erretzeko belarra nola landu deskubritu zuena (esaten denez, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2670. urtean). Aurkikuntza honen ondorioz, Eskualdearen hegoaldeko laurdenean landatzera eraman zuen. Esaten denez, bere lorategian, hiru barietaterik ezagunenak landatu zituen: Haran Luzeko hostoa (Tobold jaio zen tokiagatik), Hegoaldeko Izarra eta Tobby Zaharra.

Produktu hauek, Eskualdetik kanpo ere ospe handia izango zuten, non, bidaiariren batzuk, bereziki nanoek, hain tabako fina erretzearen plazeraz gozatzen zuten. Saruman Istaria bera ere joango zen belar honen bila, Pippin eta Merry, Isengarden suntsipenean ohartuko ziren bezala.

Tolkienek, Eraztunen Jaunaren prologoaren lehenagoko bertsioetan, Tobold, Tobias deitua zen.