Toles

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hainbat toles bata bestearen jarraian Kretan

Toles bat hasieran lauak ziren estratu sedimentarioak esfortzuen ondorioz izandako portaera plastikoa dela deformazio permanentean dauden egitura kurboak dira. Toles hauek tamaina aldakorra dute, mikroskopikotik mendi oso batera. Isolatuak izan daitezke edo bata bestearen ondoren agertu, eskala ezberdinetan. Tolesak egoera ezberdinetan sortzen dira eta indarrak, presio hidrostatikoak, poroen presioa, tenperaturak... eragina dute. Arroka mota guztietan ematen dira eta oso ohikoak dira arroka metamorfikoak.

Toles motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antiklinal: linearra, estratuen okerdura zentru axialetik urruntzen da. Estraturik zaharrena zentruan dago.
  • Sinklinal: linearra, estratuen okerdura zentru axielarantz ematen da. Estraturik gazteena zentruan dago.
  • Domo: Ez linearra, estratuen okerdura zentrutik urruntzen dira norabide guztietan. Estraturik zaharrena zentruan dago.
  • Arro: Ez linearra, estratuen okerdura zentrurantz ematen da norabide guztietan. Estraturik gazteena zentraun dago.
  • Monoklinal: linearra, estratu guztiak horizontalarekiko norabide bakar batean okertzen dira.
  • Slump: normalki monoklinala, sedimentazio eta litifikazioan gertatzen den konpaktazio diferentziagatik sortua.
  • Ptigmatikoa: kaotikoak, ausazkoak eta konexiorik gabekoak. Slup sedimentarioetan agertzen dira eta baita migmatitatan.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toles Aldatu lotura Wikidatan