Topic on Wikipedia:Txokoa

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Zergatik erabaki da (gaztelaniazko WPn bezala, bide batez, baina ez beti ingelesezko WPn bezala, pangolinari buruzko artikulua bera froga) jendeak bilaketarako erabiliko lukeen izen arruntaren ordez zientzia izena edo ordena izena ipintzea artikuluko item modura? Badakit izen arrunta idatzita ere ateratzen dela nahi dugun artikulua, baina benetan ez zait erabaki ona iruditzen; erabilerak ere garrantzi handia du, eta Txikipediaren erabiltzaileentzat oztopo bat izan daiteke: Txikipediako artikuluek WPko item-izen berbera eduki behar dute eta, beraz, gure erabiltzaileak nahasi egin daitezke beste izen bat ikusten dutenean.

Nire ustez, pangolinari buruzko ingelesezko artikuluan egiten den bezala, izen arrunta hobetsi beharko litzateke eta, norbaitek izen zientifikoaren bidez egingo balu bilaketa, izen arrunta darabilen artikulura bidaltzea eta ez alderantziz.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez da hobetsi izen zientifikoa erabiltzea izen arruntaren gainetik. Erabaki dena da izen arruntik ez duten animalietan, edo izen arrunt horrek konfusioa sor ditzakeenetan, izen zientifikoa erabiltzea. Ingelesez tradizio handia dute izen arruntak asmatzeko euren literatura zientifikoan, baina euskaraz soilik bertako animalientzat ditugu. Gainera, izen arrunt batzuk espezie ezberdinak dira hizkuntzaren arabera, batez ere arrain eta hegaztietan, eta beste izen arrunt batzuek espezie bat baino gehiago hartzen dute hizkuntza batean, eta beste espezie multzo bat beste batean. Horregatik, izen arruntak ez dira entziklopedikoki onak per se.

Pangolinaren kasuan, nire ustez artikulua ez litzateke Pholidota izan beharko, baizik eta Pangolin, izena nahiko ezaguna delako. Ez dakit euskarazko literaturan agertzen den, baina ohikoa da entzutea.

(Niregatik balitz, izen arruntik ez genuke erabiliko, baina eztabaida hori galdu nuen)

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Bide batez, idazleen izenei buruz batzuek dioten bezalako zerbait gertatzen da hemen ere: hobesten bada Bernardo Atxaga ipintzea artikuluan, jendeak izen hori erabiliko duelako bilaketan, gauza berbera egin beharko litzateke Pangolin eta makina bat artikulu gehiagorekin.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Euskarazko izenak eta euskarak berez duen lexikoa hobetsi beharko litzateke maila guztietan, baina Theklanek esan duen bezalaxe, euskarak ez ditu izenik munduko espezie guztientzat eta halako kasuetan, nire ustez ere, hobe izen zientifikoa mailegu ez-hedatu bat baino.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Ba, pangolinari buruzko hainbat erreferentzia aurki daitezke gaur egun euskaraz; aski al da artikuluaren itema aldatzeko?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nire ustez bai. Araua hori da, erreferentziak badaude eta erabiltzen bada, aurrera.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Mesedea egingo didazu "Pangolin" sarreran jartzeko; ez dakit zergatik, ezin dut, edo ez dut asmatzen. Egin gauza bera Txikipediarekin, mesedez.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Honen harira, baina ez guztiz lotuta, gure politika jarraituz, zihaurri bezalako orrialdeen izenburua aldatu behar dugu, hitz hori ez baitago bilduta Euskaltzaindiaren Hiztegian. Era berean, artikuluaren barruan agertzen diren sinonimoak (eta Euskaltzaindiaren Hiztegian bildu ez direnak) ezabatu beharko genituzke eta soilik andura hitza erabili.

Hala ere, aurretik egindako lana errespetatzeko, artikulu barruan "Beste izenak" delako paragrafoa jartzea proposatzen dut. Hor letra etzanean euskaraz dauden sinonimo guztiak bildu ditzakegu, Euskaltzaindiaren Hiztegian egon ala ez. Beste wikipedia batzuek ere landareekin hala egiten dute. Beti ere, inork kontrako iritzirik ez badu behintzat.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hala da, ,bai! Andura izan beharko litzateke izena, eta besteak gero jaso, nahia bada lehenengo atalean.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Hitz hori Euskaltzaindiaren OEHn, Elhuyar hiztegian eta Labayru hiztegian aurkitu daiteke. UZEIk ere hainbat sinonimo onartzen ditu andurarentzat. "Beste izenak" atalean gehitzearen  Aurka beraz, neologismoekin balitz ondo, baina beste euskalkietako hitz errealekin eta bibliografiadunekin ez.

Lehenengo esaldian agertu beharko litzateke Euskaltzaindiaren Hiztegiak hobetsitakoaren ondoren. Euskaltzaindiaren Hiztegia abiapuntu hartzea ondo dago, baina beste euskalkietako hitzak halako eguneroko artikuluetan errespetatu behar direla uste dut, batez ere goian aipatutako erreferentziazko hiztegietan agertzen badira, nahiz eta jakina izan Euskaltzaindiaren Hiztegia dela erreferentzia nagusia. Hala ere, artikuluaren izena aldatzearen  Alde Euskaltzaindiaren Hiztegiko izena(k) lehenesteko maila guztietan.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Proba moduan hemen eta hemen gehitu ditut "Beste izen arruntak". Ea zer deritzozue.

Uste dut izenburuko hitza ezezik beste sinonimoak emateko Euskaltzaindiaren Hiztegia jarraitzen dugula bakarrik. Hortaz gainera, Euskaltzaindiak oraindik onartu ez dituen formak sinonimotzat eman nahi baditugu, adibidez UZEIrenak, gure politika aldatu beharko genukeela uste dut.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Irakurri dut onartutako politika eta euskalkietako izenak edo horien kutsua duten izenak agerikotasun handia duten tokietatik kanpo utzi behar direla dio, ni ere horrekin ados. Baina ez du inon esaten euskalkietako beste izenak lehen lerroan jarri ezin direnik. Hiztegi Batuan ageri ez diren hitzak kanpo uzten ditu, bai.

Lehen lerroan, beraz, Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri diren sinonimo guztiak letra lodiz ipini behar direla uste dut. Gainera, Elhuyar edo UZEI bezalako erreferentziazko hiztegietan ageri diren izenei (baina ez Euskaltzaindiaren Hiztegian) beste aldaera eta formei baino ikusgarritasun handiagoa eman beharko litzaieke. Hori da zihaurri hitzaren kasua.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Xabi, hau da ni proposatzen ari naizena.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Proposatzen duzunarekin ados nago, baina goian esan duzun kasuan (zihaurri) izen hori ez nuke aldaera eta toki-izen gutxi erabilien lekuan ipiniko, lehen esandako hiztegietan agertzen delako. Agian bigarren esaldiren batean edo lodiz ipini gabe, baina nire ustez, zerrendatu dituzun hitz horiek baino ikusgarriago egon behar du.

Gero kontua da zuk proposatzen duzun hori nola eraman aurrera, bot baten laguntzarekin-edo ez bada, oso neketsua ikusten dut lana.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Eta horrela? OEHren estruktura mantenduz eta erreferentzia jarriz, zihaurri hitzari ikusgarritasun handiagoa emango zaio. Gainera, Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegia erabiltzen badugu, EU WPren politikekin bat egiten dugu.

Zihaurriren kasua berezia zen, eta hori aldatzea baino ez dut proposatu. Inork bot baten bidez euskal landare (perretxiko, animalia, txori, jolas edo harri) guztiekin gauza bera egin nahi baldin badu, ideia hor dago. Dena den, Orotariko Euskal Hiztegiaren definizioetan gaztelaniazko "saúco" edo frantsesezko "sureau" bilatuz, berehala eta automatikoki agertzen dira intsusa hitzaren euskal sinonimoak. Agian batzuk ez dira zuzen-zuzenak, baina definizioa irakurriz gero erraz ikusi daiteke hori.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Azken proposamen horren alde, "Beste izenak" atalean aldaerak parentesi artean jartzea ideia ona dela uste dut, izenei garrantzia emanez. Artikulu batean egin bada, zentzuzkoena denetara pasatzea iruditzen zait, hori posible balitz noski.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Bi haritzak, lizarra eta intsusa eginda daude, eta andura egingo dut.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik beste izenak aparte jarriko nituzke. Sarreran luzeegi gera daiteke.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Beste izen arruntak orrialdearen bukaeran jarri ditut hemen. Uste dut hau esan nahi zenuela, baina agian txantiloi edo taula baten barruan jartzea pentsatzen ari zinen. Bide batez, WPko erreferentziak eman ordez kanpo loturak erabili ditut, leku gutxiago hartzeko.

"Izen arruntak vs zientzia-izena itemetan" mezuari erantzun