Kaixo
Egiten dizkiguten aipamen zuzenak direla eta, erantzun egin behar diogu aurreko ohartarazpenari. Lehenik eta behin, jakin ezazue gorabehera hauengatik denbora asko galtzen ari garela, beste batzuek, eta ez guk, gaizki egindakoagatik. Lehenik eta behin, eta inportanteena, egile eskubideak dituen edukia hartzea ilegala da, eta inmorala ere bai. Lapurreta deritzogu, argi eta garbi. Euskal wikipedian bertan aipatzen da: "Wikipedian, ez dira inoiz onartuko beste webguneetatik kopiatutako testu edo irudirik egilearen baimena lortzen ez bada. Arau horri ez jarraitzeak Wikipediari kalte larriak sor diezazkioke, eta gure lan guztia alferrik gal dezake." (Wikipedia: Egile eskubideak). Ez dugu aurkitu beste inon bestelako politikarik edo prozedurarik horren inguruan. Badago txantiloi bat, zuk jarri duzuna, baino jartzen du: "Artikulu batek egile eskubideak urratzen dituela pentsatzeko arrazoirik baldin baduzu, idatz ezazu ondorengo hau: ...", baino hemen ez da pentsatzen dugun ala ez, hemen garbi dago egile eskubideen urraketa dela. Dena den, zuk aipatutako prozedura jarraitu behar bada, ba tira, jarraituko dugu, baino jakin ezazu, ez duela horrelakorik inon jartzen, hemen behintzat. Goazen erderazko wikipediara (jakin arren hura beste gauza bat dela, iruditzen zait webgune osatuagoa izanda, agian irizpide bat izango dutela horri buruz:
(zita testuala)
"Casos muy evidentes
Si es un caso muy evidente, (...)
Haz lo siguiente:
- Blanquea la página, o esconde el texto de la misma utilizando
al final, y agrega al comienzo {{plagio|fuente del texto|firma (pon ~~~~)}}
, para que aparezca el aviso para el que lo copió. Si el texto plagiado era sólo parte del artículo basta con borrar ese contenido.
- Avisa al autor de la edición en su página de discusión con cualquiera de las plantillas
{{subst:Aviso copyvio|nombre del artículo|plagio}} ~~~~
o {{subst:Aviso destruir|nombre del artículo|plagio}} ~~~~
- En estos casos la página será borrada inmediatamente y su reposición por un mismo usuario supone una acción de vandalismo. (Wikipedia:Páginas_sospechosas_de_violar_los_derechos_de_autor)
(barkau erderaz jartzeagatik)
Hor dioenez, kopia-pega zatia ezabatu behar da , egileari abisatu, aurretik blanquear esaten du, eta gero orria edo zatia ezabatu izango dela.
Frantsesezko wikipedia dio, eta hau bai zilegi dela , historialetik ere eduki hori ezabatu behar dela. Gainera dio: "Si un article vient d'être créé, et qu'il est une copie de site avérée sans contribution significative supplémentaire, un utilisateur peut le blanchir automatiquement (en mentionnant la source copiée dans le commentaire). et un administrateur peut le supprimer immédiatement. Il reste souhaitable de prévenir l'auteur de la violation."(Wikipédia:Pages_soupçonnées_de_violation_de_copyright)
Hor beraz, zilegi da eta gomendagarria, blanchir edo zuritu hori. Baino nola egiten da hemen?
Tira, honekin guztiakin esan nahi duguna da, ez dagoela garbi zein izan den prozedura formala edizio hori atzera botatzeko (ez du inon jartzen), hemen ez baitago beste wikipedietan bezala prozedura formalik, baina garbi dagoela testua ezabatu behar dela. Zuk Lainobeltz, jakinda egile eskubideak dituela, erresttauratu egin duzu, eta hori ilegala da. Prest gaude astebeteko epea edo emateko, baino testu hori ezabatu behar da.
Beste alde batetik, aurreko urraketetetan eta azkeneko hauetan kopiatutakoa historialetik ezabatzea ere eskatzen dut formalki. Behar den bezala.
Aipamenak direla eta. Lainobeltz, nahasten dituzu zitak eta erreferentziak. Uste baduzu beste artikulu batean egindako ekarpena aipamen hutsa dela, eta ez plagioa, begiratu hemen: [https://www.cedro.org/blog/articulo/blog.cedro.org/2017/02/23/consejos-para-citar-respetando-los-derechos-de-autor] eta hemen [https://fr.wikipedia.org/wiki/Wikip%C3%A9dia:Citation]. Gutxienez, testua kakotxen artean joan behar da, hor dioenez, eta egilea aipatu behar da zuzenean.
Eta azkenik, Gizapedia kanpo loturetan agertzen dela eta, ba tira, aitortzen dugu duela 4 urte t'erdi sartu genituela kanpo lotura batzuk. Beste askok ere egiten zuten, eta egiten dute egun ere. Ohartarazi zigutela, eta egiteari utzi geniola berehala . Gero, bot batek gehienak kendu zituen, esan didatenez. Baten bat geratu bada, kendu mesedez. Ez daukagu inongo interesik hemen kanpo lotura gisa agertzeko.
Ez daukagu inongo asmorik eta gogorik polemikan sartzeko. Hemen errieta inori egin behar bazaio, testua kopiatu duenari izango da. Nahi dugun bakarra da gure lana errespetatzea da. Iñaki Calvillo, Gizapediaren izenean.