Kaixo! Orain aste batzuk @Enekorga|k udalerri batzuetako hauteskundeetako informazioa artikulura mugitu zuen, eta nik bot baten bidez Hego Euskal Herriko udalerri bakoitzarena sortu nuen. Gaur @Xabier Armendaritzek artikuluetako bat izen-tarte nagusitik "Zerrenda" izen-tartera mugitu du. Nik ere duda izan nuen sortzerakoan, baina uste dut artikuluak izan daitezkeela, eta ez zerrenda, izan ere, ez da hauteskundeen zerrenda bat, baizik eta hauteskundeetako informazioa jartzeko lekua. Artikuluetako batzuetan garapen gehiago dago, eta egon liteke etorkizunean.
Teknikoki denak mugitzea posible da, baina gogoan izan "Zerrenda:" itemak ez direla artikulu ofizial gure kontagailuan. Zer deritzozue?