Topic on Wikipedia:Txokoa

Hauteskundeak udalerrika

11
Theklan(e)k egindako laburpena

Hauteskundeetako artikuluak zerrenda izen-tartera eramango dira, testu gehiago ez duten bitartean.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Orain aste batzuk @Enekorga|k udalerri batzuetako hauteskundeetako informazioa artikulura mugitu zuen, eta nik bot baten bidez Hego Euskal Herriko udalerri bakoitzarena sortu nuen. Gaur @Xabier Armendaritzek artikuluetako bat izen-tarte nagusitik "Zerrenda" izen-tartera mugitu du. Nik ere duda izan nuen sortzerakoan, baina uste dut artikuluak izan daitezkeela, eta ez zerrenda, izan ere, ez da hauteskundeen zerrenda bat, baizik eta hauteskundeetako informazioa jartzeko lekua. Artikuluetako batzuetan garapen gehiago dago, eta egon liteke etorkizunean.

Teknikoki denak mugitzea posible da, baina gogoan izan "Zerrenda:" itemak ez direla artikulu ofizial gure kontagailuan. Zer deritzozue?

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

«Zerrenda» izen tartera mugitzean, kontuan izan dut orri hori beti izango dela udalerri horretako hauteskundeen zerrenda bat. Ezin izango dugu sortu, adibidez, «Etimologia» edo «Historia» atalik. Nik uste egokiena dela udalerrietako hauteskundeen orri guztiak «Zerrenda» izen tartera mugitzea.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno, historia atala sor daiteke. Herri batzuen kasuan analisiak ere egon daitezke, erreferentziarik balego.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Orain dauden bezala, behintzat, zerrendak dira... Artikulu formatua ematen bazaie (definizioa, sarrerako paragrafoa(k), analisiren bat...), ados nago artikulutzat hartzearekin.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ados Xabierrekin, orria emaitza tauletara mugatzen den bitartean, zerrendatzat hartzearen alde.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Zein izango litzateke, zuen ustez, zerrenda eta artikuluaren arteko atalasea? Hau da, egongo balitz paragrafo bat azaltzen duena nortzuk aurkeztu ziren, edo testuingurua ematen duena, nahiko izango litzateke?

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Muga zehatza jartzea ez da erraz. Badaude paragraforen bat duten zerrendak ere (Zerrenda:Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria). Orokorrean datuetatik haratago doan informazioa emon beharko luke: testuingurua, kanpainaren nondik-norakoak, emaitzetan eragina izan ahal duten gertakariak, ondorengo erreakzioak, koalizio negoziazioak, gobernu eraketa...

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Enekorga (eztabaidaekarpenak)

Nik ere uste dut oraingoz zerrendak direla, baina testuinguruan kokatzeko informazioa gehitzen bada (aurrekariak, kanpainako datu garrantzitsuak, erreakzioak, osatutako gobernuak...) artikulu onak izan daitezke.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ba orduan denak mugituko ditut bota erabilita.

EnekoPanamá (eztabaidaekarpenak)

Arratsalde on, udalerri txikien kasuan, Arabako udalerri ia guztietan, adibidez, oso zaila izango da informazioa gehitzea (erreferentziak). Oraingoz zerrendak dira eta batzuk horrelako tamaina eta izaerarekin geratuko dira, zoritxarrez. Testu gehiago ez duten bitartean, zerrendatzat hartzearen alde nago.