Torellóko Mendi Zinemaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Torellóko Mendi Zinemaldia, katalanez Festival de Cinema de Muntanya de Torelló, Kataluniako Osona eskualdeko Torelló udalerrian urtero burutzen den mendi zinemaldi bat da. Espainiar estatuko beteranoena da, 1983tik martxan dagoena. Bilbao Mendi Film Festivalekin batera, garrantzitsuena da halaber.

Azaroaren amaieraldera burutzen da, udalerri honetako Cirvianum antzokian. Mendizaletasuna eta alpinismoari buruzko film onena hautatzeko zinemaldiaz gain, kirol jarduera hauekin zerikusia duten hitzaldiak, erakusketak eta jarduerak ere burutzen dira.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Torelló Udalerriko Sari Nagusia (film onena)
  • Mendi film onena
  • Ekologia film onena
  • Mendi kirolei buruzko film onena
  • Argazkigintza onena
  • Gidoi onena
  • Epaimahaiaren sari berezia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]