Tractatus Coislinianus

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tractatus Coislinianus Antzinako Greziaren eskuizkribua da. Aristotelesen Poetikaren tradizioan (Estagira, Mazedonia, K.a. 384 - Kaltzis, Eubea, K.a. 322) komediaren inguruko teoria zirriborratu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tractatus honen jatorriaz ez dakigu asko. Jakin badakigu X. mendean Athos mendian dagoen Laura Handiaren monasterioan zegoela. 1643an Atanasio H-Rhetor-ek Zipretik Seguier de Coislin Frantziako Kantzelerrari bidali zion. Ikasketa klasikoetan espezialista zen J. A. Cramer-ek irakurri zuenean haren edukiarekin zur eta lur gelditu zen; haren ustez Aristoteles testuen komentarista batena zen eta greziarraren poetikan dagoen hutsunea (galdu baitzen) aztertzen zuela. Cramerrek testua 1839an argitaratu zuen. XX. mendean Richard Jankok galdutako Poetikaren oharrak izan daitezkeela aldarrikatu du baita ere.[1] Nesselrath ikerlariak, bestetik, geroago egindako lana dela defenditu du, ziur Aristotelesen jarraitzaile batena, esaterako Teofrasto.

Eskuizkribua gaur egun Parisko Bibliothèque Nationalean dago gordeta, "Coislinianus 120" izenarekin.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tractatus liburuak zera dio: komediak barrea eta plazerra sorarazten du, beraz, emozioen depurazioa eragiten du, katarsia. Zentzu horretan Aristotelesen Poetikaren teoria jarraitzen du. Ondoren, barrea eragiteko erabil daitezkeen moduak azaltzen ditu eta katarsia nola eragin behar den.

Umberto Eco[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere eleberri ospetsuena, Il nome della rosa, Aristotelesn galdutako testu horri buruzkoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]