Il nome della rosa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Il nome della rosa
Egilea Umberto Eco (1980)
Generoa Historia, Misterioa
Datuak
Jatorrizko izenburua Il nome della rosa
Urtea 1980
Jatorrizko hizkuntza Italiera
Argitaratzailea Bompiani (1980)
Herrialdea ItaliaItalia
Orrialdeak 533
ISBN ISBN ISBN 88-452-0705-6
Euskaraz
Izenburua Larrosaren izena

Il nome della rosa (euskaraz Larrosaren izena) 1980an Umberto Eco italiar idazleak idatzitako eleberri bat da. XIV. mendean Italian Liguria eskualdeko Apeninoak mendilerroan dagoen monasterio batean girotua dago, Gilen Baskervillekoa eta bere laguntzailea den Adso Melkoa hilketa batuk ikertzera bertaratu dira. Mundu osoan eleberriak 50 milioi ale baino gehiago saldu zituen.

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1327. urtea, Joan XXII.a aitasantuaren agintealdia, Gilen Baskervillekoa frantziskotar fraidea eta bere laguntzailea den Adso Melkoa Italia iparraldeko abadia batetara bertaratu dira, han gauzatu diren hilketa batzuk ikertzera. Bestalde, datozen egunetan abadia berdinean Aitasantua eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko Enperadorearen ordezkariak ere bildu behar dira, frantziskotarren adar berriaren ustezko hereziari buru mintzatzera.

Gilen eta Adso bertaratu eta fraide gazte baten hilketa ikertzen hasiko dira. Istorioa aurrera doan arabera fraide gehiago egoera bitxietan hilik agerten hasiko dira, fraideen artean abadian antikristoa dabilenaren zurrumurrua hedatu delarik, bienbitartean Inkisizioa eta Gilen Baskervillekoaren erabateko etsaia den Bernardo Gui inkisidorea ere tartean sartuko direlarik.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an Jean-Jacques Annaud frantses zinema zuzendariak eleberri hau izen berdineko Larrosaren Izena filman zinemaratu zuen, bertan Sean Connery, Christian Slater, Michael Lonsdale, F. Murray Abraham, Ron Perlman eta Valentina Vargas aktoreek antzeztu zutelarik.