TransAsia Airwaysen 222 hegaldia

Koordenatuak: 23°35′N 119°38′E / 23.58°N 119.64°E / 23.58; 119.64
Wikipedia, Entziklopedia askea
An13sa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:21, 22 urtarrila 2016
TransAsia Airwaysen 222 hegaldia
Istripua izandako ATR 72-500 hegazkina, 2014ko uztailaren 28an.
LekuaTaiwan Husi, Penghuirla, Txina
23°35′N 119°38′E / 23.58°N 119.64°E / 23.58; 119.64
Data2014ko uztailaren 23a
Istripu motaEguraldi txarrak eragindakoa
Heriotzak48
Zaurituak10

2014ko uztailaren 23an, TransAsia Airwaysen 222 hegaldiak (GE222/TNA222) Txinako Kaohsiung eta Magong aireportuen arteko hegaldia izan behar zuen baina hegazkina larrialdiko lur hartzea egiten saiatu zen Magong aireportuan, Penghu irlan (Taiwan mendebaldea).

Gertaera

Hegazkina Taiwaneko aireportu batetik atera zen ordubeteko atzerapenarekin, Matmo tifoiaren ondorioz, eta ordu erdi geroago irlan lur hartzea zen aurreikusitakoa. Tokiko agintarien arabera, lur hartzeko bigarren saiakeran erori zen hegazkina[1].

Istripuaren jatorria

Tifoiaren ondorioz orduko 100 kilometroko abiadura harrapatzen zuen haizeak eta eurite gogorrak jo zuen irla. Gainera, bi hildako, dozenaka zauritu eta 5.000 pertsona etxetik atera zituzten tifoiaren ondorioz. Agintarien guztiz ziurtatu ez arren, tifoia jotzen zuten istripuaren eragiletzat.

Bidaiariak eta eskifaia

Hasiera batean, Yong Peng Penghuko Suhiltzaileen buruak 51 hildako zeudela jakinarazi zuen, baina Garraio ministroak, behin-behinean, 47 direla esan zuen. TransAsia Airways konpainia taiawandarreko ATR 72 hegazkinean 54 bidaiari (lau haur tartean) eta eskifaiako lau kide zihoazen[2].

TransAsia Airwayseko 222 hegaldian zihoazen bidaiaren nazionalitatea
Nazionalitatea Pertsonak
Taiwan Taiwan 56[3]
Frantzia Frantzia 2
Guztira 58

Erreferentziak

  1. «Gutxienez 47 pertsona hil dira hegazkin-istripuz Taiwanen», Berria, 2014-07-23
  2. «Gutxienez 47 lagun hil dira Taiwanen izandako hegazkin istripu batean», Berria, 2014-07-23
  3. Kopuru honetan hegazkineko 4 eskifaia sartzen dira, taiwandar nazionalitateakoak eta 52 bidaiari, hauek ere taiwandarrak.