Travian

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Travian MMORTS edo lineako denbora errealeko estrategiazko jokalari anitzeko bideojoko masibo bat da, helburua kolonizazioa eta konkista izanik. Bideojokoa Alemanian sortu zen Travian Games GmbH enpresaren eskutik. Milaka jokalarik batera parte har dezakete mundu birtual historiko batean, Erromatar Inperioaren gainbeheran girotua. Jokoa dohainik da eta web nabigatzaile batez jokatzen da, inongo programa informatikorik instalatu gabe. PHPz programatuta dago.

Gaur egun jokoa 40 hizkuntzetara itzuli da eta 4 milioi erabiltzaile ditu, 250 zerbitzarietan banaturik. 2006an Superbrowsergame Award saria irabazi zuen.

Jokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburu nagusia 100. mailan eraikin miresgarria lortzea da.

Hasiera batean, jolakariak hiru zibilizazio motetatik bat aukeratu dezake: erromatarrak, germaniarrak eta galiarrak, eta herrixka txiki bat eskuratzen du, pixkanaka handitu beharrekoa, inperio handi bat osatu arte. Jolasteko modu ezberidnak daude:

  • modu normala arruntena da: normalean 13 hilabeteko denboran bukatzen dira hauek.
  • modu klasikoa izenekoaren ezaugarri hauek dira:
    • Kultura puntuen formula v2-ko aren berdina da (v3-an baino kultura puntu gutxiago behar dira).
    • Ez dago tranparik ezta heroirik ere ez (jakina, ez dago heroiaren etxerik ezta trampa-jartzailerik ere).
    • Hiriburuko produkzio laukiak 12.mailaraino bakarrik handiagotu daitezke.
    • Ez dago oasirik.
    • Ez dago harrobirik.
  • izarra: Travian.net webguneak aurkezturiko zerbitzari berezi bat da. Zerbitzari normal baten ezaugarri berberak ditu, baina jokalaririk onenak daude, aliantza onena izateko lehiatzen direnak.
  • speed 3x:
    • Produkzioa normalaren hirukoitza da
    • Eraikuntzak eta produkzio laukiak hiru aldiz azkarrago eraikitzen dira.
    • Tropen ikerketa, formazioa eta hobekuntza hiru aldiz azkarrago egiten da.
    • Merkatariek hiru aldiz lehengai gehiago garraiatzen dituzte.
    • Beste herrixka bat sortzeko behar diren kultura puntuak normalaren 1/3 dira.
    • Tropen mugimendu denbora normalaren bikoitza da.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Travian Aldatu lotura Wikidatan