Troiako penintsula

Koordenatuak: 38°26′N 8°50′W / 38.43°N 8.83°W / 38.43; -8.83
Wikipedia, Entziklopedia askea
Troiako penintsula
Motaseaside resort (en) Itzuli eta penintsula
Geografia
Map
Koordenatuak38°26′N 8°50′W / 38.43°N 8.83°W / 38.43; -8.83
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaSetubal
Portugalgo udalerriaGrândola
FreguesiaCarvalhal

Troiako penintsula 25 kilometrotik gorako luzera eta 0,5 - 1,5 kilometro bitarteko zabalera duen hareazko lurmutur bat da, Portugalgo hegoaldekoa. Carvalhal parrokiako kostaldean dago, Grândola udalerrian, mendebaldean Ozeano Atlantikoa eta ekialdean Sado ibaiaren itsasadarra dituela. Penintsula azken 5000 urtean eratu da, hegoaldetik iparraldera, Setúbal hiriaren aurrean. Alentejo Litoral azpi-eskualdean dago.

Penintsularen iparraldean Troiako erromatar hondakinak bisita daitezke, arrainak gatzatzeko konplexu zabala. Lanean iraun zuen I. eta VI. mendeen artean. XX. mendeko azken hamarkadetan, Troian hainbat turismo instalazio eraiki zituzten, esaterako Soltroia eta Troiaresort. Ibaiko bi terminalek Setúbal hiriarekin loturarik laburrena eskaintzen dute: Cais Sul (ferryak) eta Ponta do Adoxe (katamaranak).

Kostalde baxua da, hondartza jarraitua duena. Batzuetan, hareazko malkarretako sedimentu gorrixkek osatzen dute.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]