Tronboi
Wikipedia(e)tik
Tronboia metal-familiako haize-instrumentua. Musika klasikoa eta jazz arloetan asko erabiltzen da. Tronboiak hiru oktaba inguruko hedadura du. Hots sendoa du, eta horregatik erabili izan dute musikagileek efektu dramatikoa sortzeko, adibidez Mozartek Don Giovanni operan edo Beethovenek bosgarren sinfonian. Gaur egun tronboi-mota erabilienak tronboi tenorrak, si bemolean, eta tronboi baxuak, sol eta fa-n, dira. Barrokoan eliz musikan erabiltzen zen, batez ere, baina 1850. urtetik aurrera orkestrako tresna finko bihurtu zen. Gaur egun, musika eta banda militarretan erabiltzeaz gainera, jazzean ere oso erabilia da. Tutu lerrakora duen tronboiaz gainera, pistoiak dituen tronboia ere bada.
Ikus, gainera [aldatu]
| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.