Turpin dorrea

Koordenatuak: 43°21′46″N 2°30′16″W / 43.362748°N 2.50447°W / 43.362748; -2.50447
Wikipedia, Entziklopedia askea
Turpin dorrea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Lekeitioko hiri historikoa
Dorrea, 2008ko abuztuan
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLekeitio
Koordenatuak43°21′46″N 2°30′16″W / 43.362748°N 2.50447°W / 43.362748; -2.50447
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea29

Turpin dorrea edo Turpin dorre-jauregia Lekeition (Bizkaia) kokaturiko dorretxea da. Defentsarako eraiki bazen ere, geroago etxebizitza bihurtu zen.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekeitioko alde zaharrean dago kokaturik, Gerrikabeitia eta Santo Domingo kaleen arteko gurutzean. Uriarte jauregiari dago lotuta eta hiriko harresitik hurbil zegoen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mende hasieran eraiki zen, orduko estilo nagusiaren -pizkundetarra- ereduari jarraiki. Defentsa lanetarako eraiki bazen ere, dorreak erabilpen hori galdu zuen etxebizitza bihurtzeko. Gaur egun, etxebizitza izaten jarraitzen du, Lekeitioko eraikin zaharrenetariko eta ondoen kontserbaturikoa delarik berau.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina kareharriz dago eraikia, sei arku-zuzendun leiho dituelarik horman, denak tamaina berekoak. Bere aurreko paperaren garaitik, eraikinaren defentsarako erabilgarriak ziren hauts-babesak eta babeserako leiho-barrenak geratzen dira.

Eraikinera sartzeko, puntu erdiko forma duen ate handi batetik pasa behar da. Honek, haizemaile formadun ganga du. Atzealdean patio bat du eta bertan daude sotora zein zerbitzarien etxebizitzetara eramaten duten eskailerak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]