Lekeitio
|
Lekeitio |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Lekeitio | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Lea-Artibai |
||
| Alkatea | Maitane Larrauri Fraile (Bildu) | ||
| Herritarra | lekeitiar | ||
| Koordenatuak | 43°21′44″N 2°29′46″W / 43.36222°N 2.49611°WKoordenatuak: 43°21′44″N 2°29′46″W / 43.36222°N 2.49611°W | ||
| Eremua | 1,9 km2 | ||
| Garaiera | 0 m | ||
| Distantzia | 54 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48280 |
||
| Biztanleria | 7.419 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 3.904,74 bizt./km² | ||
| Sorrera | 1325 | ||
| http://www.lekeitio.com | |||
Lekeitio Bizkaiko kostaldeko udalerri euskalduna da, Lea-Artibai eskualdean kokatuta dagoena. Bilbotik 56 kilometrora eta Donostiatik 72 km-ra dago. Ekialdean 12 kilometrora daukan Ondarroarekin harreman gorabeheratsua eduki du historian. 7.419 biztanle inguru zituen 2012an.
Bizkaiko arrantza portu garrantzitsuenetakoa du, eta aldi berean gune turistikorik nabarmenetakoa da.
Eduki-taula |
Etimologia[aldatu]
Izena legoitio hitzaren deformazioa dela dirudi, Lea gaineko tokia. Dena den, Lea-kai-tio hitzetik ere etor daiteke, hau da,Lea inguruko kaia.
Geografia[aldatu]
Ingurune naturala eta klima[aldatu]
Otoio eta Lumentza mendiek inguratzen dute eta Lea ibaiak zeharkatzen du. Izan ere, Mendexa eta Lekeitio artean itsasoratzen da erreka hori, eskualdeari izenaren erdia ematen diona. Herria badia txiki baten mendebaldean dago kokatuta, itsasotik nolabaiteko babesa lortzen duela. Badia horren erdian Garraitz edo San Nikolas irla dago, udalerriko zati ere badena. Isuntza hondartza udalerriaren erdigunean dago kokaturik.
Lekeitioko klima itsasoak baldintzatzen du. Udak epelak izaten dira, eta muturreko tenperaturak bakanak, itsasoak klima erregulatu egiten duelako. Neguan tenperatura minimoak ez dira normalean 0 °C-tik behera joaten.
Udalerri mugakideak[aldatu]
Historia[aldatu]
Lekeitio gaur egun den gunean aspaldikoa da gizakiaren presentzia. Telesforo Aranzadik eta Jose Migel Barandiaranek Lumentzako kobazuloan aurkitutako aztarnen arabera, Goi Paleolitotik zetozen gizakiak bizi izan dira Lekeition. Gizaki horiek, tradizionalki, herriaren jarduera nagusietan aritzen ziren, arrantzan eta nabigazioan.
Herria 1325ean sortu zen ofizialki, Maria Diaz Harokoaren eskutik eta Bizkaiko kostaldeko beste herri batzuk baino geroago, (Bermeo esaterako XII. mendean sortu zen). Portuaren inguruan jaso zen herria, Arranegi kalea zen arrantzale gunea eta Dendari kalea merkatariak biltzen zituena. Gaur egun Lekeitioko alde zaharra osatzen dute kaleok.
Herria pixkanaka hazten joan zen Amerikarako nabigazioak hazkunde hori azkartu zuela. Portuaren beharrizanak asetzeko, hainbat alditan handitu da, harik eta gaur egungo itxura lortu arte. Lekeitioko portua Bizkaiko bigarrena izan zen trafikoan XIX. mendearen amaierara arte, Bermeoko portuaren atzetik. Dena den, XX. mendean zehar Ondarroako portuak aurrea hartu zion.
XX. mendean zehar Lekeitio Bizkaitar askoren opor-toki bilakatu zen, Zita enperatrizaren adibideari jarraiki. Gaur egun herriaren biztanleria hirukoiztu edo laukoiztu egiten da uda garaian. Horrela, Lekeitioko jarduera ekonomiko nagusia zen arrantzari turismoa eta zerbitzuak batu zaizkio.
Ekonomia[aldatu]
Turismoa[aldatu]
Turismoa da gaur egun Lekeitioko diru-iturri nagusienetarikoa. Horren adibide garbia da udan izaten duen biztanle-hazkunde nabaria.
Portua[aldatu]
Euskal Herriko kairik garrantzitsuenetarikoa dugu gaur egun. Historian zehar ere portu nabarmena izan da. Tartean, balearen harrapaketaren inguruan ibili ziren urteetan arrantzale lekeitiarrak, eta hain garrantzitsua izan zen jarduera hori, herriko armarrian irudikatuta agertzen da.
Demografia[aldatu]

Politika[aldatu]
2011ko udal hauteskundeak[aldatu]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Maitane Larrauri Fraile, Bilduko zerrendaburua aukeratu zuten alkate, gehiengo osoz.
|
Lekeitioko udalbatza |
||||
| Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[1] | ||
| Bildu |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Aralar |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
2007ko udal hauteskundeak[aldatu]
Bost izan ziren legez hauteskundeetara aurkeztu zirenak: EAJ, EA, PSE, PP eta Ezker Batua eta Aralar koalizioa. Eusko Abertzale Ekintzaren zerrenda legez kanpo utzi zen. Hauek izan ziren emaitzak:
- Euzko Alderdi Jeltzalea: 1.674 boto (9 zinegotzi)
- Eusko Alkartasuna: 826 boto (4 zinegotzi)
- Ezker Batua–Aralar: 124 boto (ordezkaritzarik ez)
- Euskadiko Alderdi Sozialista–Euskadiko Ezkerra: 52 boto (ordezkaritzarik ez)
- Alderdi Popularra: 52 boto (ordezkaritzarik ez)
1.560 boto nulu egon ziren, gehienak, Eusko Abertzale Ekintzaren zerrendari emandako baliogabetutako botoak.
Hauteskunde hauen ostean, Jose Maria Cazalis Eiguren (EAJ) izendatu zuten Lekeitioko alkate, gehiengo osoz.
Kultura[aldatu]
Hizkuntza[aldatu]
Euskal hiztunen ehunekoa oso handia da, %86 inguru.
Mendebaldeko euskararen aldaera da herriko euskalkia.
Komunikabideak[aldatu]
107,7 FM-n emititzen duen Arrakala irratia, Zer Esana gazte-agerkaria eta eskualde-mailako Hitza egunkaria ditu udalerriak.
Zinema[aldatu]
Lekeition egiten dira Euskal Zine eta Bideo Bilerak urtero. [1]
Jaiak eta ospakizunak[aldatu]
- San Pedroak ekainaren 28tik uztailaren 1era.
- San Antolinak irailaren 1etik 8ra. Horietan antzar egun ezaguna irailaren 5ean ospatzen dute.
- Kale Antzerki Jaialdia, uztailean izaten da.
- Katu Baltz, azaroaren hasieran ospatzen da.
Bitxikeriak[aldatu]
Herriko armarrian, hurrengo testua irakur daiteke latinez: Reges debellavit horrenda cette subjecit terra marique potens Lequeitio, euskarazko itzulpena honakoa da: Lekeitiok, lurrean eta itsasoan indartsu, errege eta zetazeo izugarriak harrapatzen ditu
Ondasun nabarmenak[aldatu]
- Abaroa Jauregia
- Jasokundeko Andre Mariaren basilika
- Santa Katalina itsasargia
- Lekeitioko talaia
- Isuntza eta Egiguren Atxurra ontziolak
Lekeitiar ospetsuak[aldatu]
- Resurreccion Maria Azkue (1864-1951): apaiza, idazlea, hizkuntzalaria eta kulturgilea. Euskaltzaindiaren sortzaile eta lehenengo euskaltzainburua izan zen.
- Buenaventura Zapirain (1873-1937): konposatzailea eta organista.
- Eusebio Erkiaga (1912-1993): idazlea eta euskaltzaina.
- Anastasio Arrinda (1912-2004): apaiza, idazlea eta ikertzailea.
- Isidro Salinas Gaminde (1915): medikua.
- Santi Brouard (1919-1984): medikua eta politikaria.
- Miren Agur Meabe (1962): idazlea.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/08/14an kontsultatua
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Udal webgunea
- (Euskaraz) Lekeitioko Basilika
- (Euskaraz) Euskal Zine eta Bideo Bilera
- (Euskaraz) Arrakala irratia
- (Euskaraz) Zer esana!
| Lea-Artibaiko udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|
|
Amoroto • Aulesti • Berriatua • Etxebarria • Gizaburuaga • Ispaster • Lekeitio • Markina-Xemein • Mendexa • Munitibar • Ondarroa • Ziortza-Bolibar |
||