Twist (dantza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Twist dantzatzen, Berlin 1964an
Artikulu hau dantzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Twist (argipena)».

Twist (euskaraz: «bihurdura») 1960ko hamarkadaren hasieran oso ezaguna zen rock and rollean oinarritutako dantza bat da. Hank Ballarden "The Twist" abestiagatik hartu zuen bere izena. Rock and rollean oinarritutako nazioarteko lehen dantza estiloa izan zen, non bikoteek ez zuten elkar jotzen dantzan ari ziren bitartean.

1959an Chubby Checkerrek ospetsu bilakatu zuen "The Class" abestiaren bere bertsioarekin eta 1960an Hank Ballardek konposatutako "The Twist" abestiaren bere bertsioarekin. Checkerren bertsioa Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehena izan zen, eta errekor baten jabe bihurtu zen, urte ezberdinetan (lehen aldiz 1960an eta gero 1962an) bi aldiz lehen postua lortzen lehena izan baitzen.[1]

1961eko irailean, Johnny Hallydayk Frantzian aurkeztu zuen, Olympia antzerkian hain zuzen ere[2]. 1962an iritsi zen Espainiara, eta orduan hasi ziren bertoko talde eta bakarlariak twist berriak sortzen. Horietako batzuk dira "Lo lita twist", "El twist de la risa", "Flamenco twist", "El twist del reloj" eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bronson, Fred (2003). The Billboard Book of Number One Hits, p.74. ISBN 9780823076772.
  2. Lampard, Bob; Rancurel, Jean-Louis. (1982). La première discographie complète de Johnny Hallyday. édition Deville, 16 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.