Txantiloi:2007-11 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txernobilgo hondamendia (Чорнобильська катастрофа) Ukrainako Txernobil hirian gertatu zen 1986ko apirilaren 26an. Historiako istripu nuklearrik larriena izan zen, Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskalan 7. mailan kokatzen delarik (denetan handiena).

Egun hartan, Lenin zentral nuklearreko 4. erreaktorean bat-bateko potentzia igoera bat izan zen. Honek erreaktore nuklearraren nukleoa gehiegi berotzea eragin zuen; ondorioz, bere barnean bildutako hidrogenoa lehertu egin zen, energia elektrikoaren horniketa eten egin zela simulatzeko proba batean.