Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskala (ingelesezko siglengatik ezagunagoa, INES edo International Nuclear Event Scale) Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak sortu zuen eskala bat da eta helburu hau du: istripu nuklearren bat gertatuz gero, segurtasunari buruzko informazio garrantzitsuaren faltarik gabe komunikazio azkarra ahalbidetzea. Zenbait irizpide eta adierazle zehaztu dira, agintari ofizial ezberdinek gertaera nuklearrei buruz emandako informazioa koherentea izan dadin.

Eskalak 8 maila hauek ditu:

7 – Istripu larria
6 – Istripu garrantzitsua
5 – Kokalekutik kanpoko arriskudun istripua
4 – Kokalekutik kanpoko arriskurik gabeko istripua
3 – Gorabehera garrantzitsua
2 – Gorabehera
1 – Anomalia
0 – Desbideratzea (ez du eraginik segurtasunean)

Larritasun-mailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1 - 3 mailetako gertakariak gorabehera izenez deitzen dira, biztanleriarengan eta ingurugiroarengan ez dutelako eragin handirik. Hortik gorako mailek (4tik 7ra) istripu izena hartzen dute. Azkeneko mailaren larritasuna 1986ko apirilaren 26an Txernobilgo zentral nuklearrean gertatutako istripuaren parekoa da.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INES eu.svg

Antzeko eragina izan dezakeen istripu ez-nuklear baten adibidea Bhopalgo hondamendia izan daiteke, non milaka hildako izan ziren istripuaren kokalekutik kanpo.


  • 3. maila
    • Sellafieldeko (Erresuma Batua) zentraleko isuria - 2005.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]