Txantiloi:2008-15 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea


Biktoriano Iraola Aristigieta (Pasaia, Gipuzkoa, 1841 - Donostia, Gipuzkoa, 1919) idazle eta inprimatzaile pasaitarra zen sortzez, baina bizitza osoa Donostian egin zuen; bertan ezkondu zen Catalina Alvarez azpeitiarrarekin, eta bertan hil zen, 1919ko irailaren 19an. Bere izenaz gain, Churi eta Sei goitizenak ere erabili zituen, gutxitan, literatur lanak izenpetzeko.

Donostia militarren hiri gotortua izan zen XIX. mendean zehar, 1863an harresiak eraitsi ziren arte. Ordutik aurrera, hiri zabalkundeari ekin zion Donostiak, merkatari, eskulangile eta burgesia txikiak bere gisara moldatutako turismo hiria bilakatzeko. Giro berritzaile hartan, eta euskal foruak 1876an indargabetzeak euskal intelektualen artean sortarazitako kontzientzia hartzeari loturik, eratu zen Donostiako mugimendua. Biktoriano Iraola mugimendu horren partaide eta eragile sutsuenetakoa izan zen, ez bakarrik literaturaren esparruan, baizik, baita ere, donostiarren bizitza sozialaren muinean ziren jai ospakizunetan.