Txantiloi:2008-22 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizakiaren irudikapena
Gizakiaren irudikapena

Gizakia edo Homo sapiens (latinetik ezagutzen duen gizakia) primate bipedo bat da, Hominidae familiaren barnean (gorila, txinpantze eta orangutanak barnebiltzen dituena). Beste ugaztunekin alderatuta eta era berean beste ornodun guztiekin, burmuin tamaina erlatibo oso handia du, arrazonatzea, hizkuntza eta barne bizitza edukitzea baimentzen diona. Bizkarra ortogradoa denez eta beraz besoak libre dituenez tresnak asmatzeko aukera du, burmuinarekin ere egin ahal duena. Tresnak asmatzen dituen izaki bakarra ez bada ere hauen kopurua eta diseinua askoz handiagoa da. DNAren ikerketetako datuetan oinarriturik, ondorioztatu da gizaki modernoa Afrikan sortu zela orain dela gutxi gorabehera 200.000 urte. Gaur egun kontinente guztietan aurki daitezke, baita Antartikan ere (nahiz eta oso kopuru txikian), eta 6.600 milioi baino gehiago ziren 2007an.