Txantiloi:2009-50 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Veneziako Errepublika, Veneziako Errepublika Txit Lasaia edo San Markoren Errepublika gaur egungo Italia ipar-ekialdeko antzinako estatu baten izena da, eta honen hiriburua Venezia hiria zen.

Errepublika IX. mendean Itsas Venezia inperio bizantziarraren probintzian jaio zen, Ravennako exarka-herriaren menekoa izan zena, 751. urtean longobardoek hiri hau hartu zuten arte. Tradizioak dio lehen dogoa, Paulicio Anafesto, 697an aukertau zutela venetikoek, alabaina dukerriaren sortzea Bizantzioko probintzia italiarren erreforman kokatu behar da, dukeak hauen buru izendatzearekin batera, inbasio longobardoa geldiarazteko saialdian. Dux bizantziarraren irudiak, mendeekin dogo bihurtua, geroz eta autonomia handiagoa konkistatu zuen, beti politika independienteago bat inposatuz, egoitza Eracliana-tik (Eraclea) lehenengo Metamauco-ra (Malamocco) eta azkenik Rivus Altus-era (Rialto, gaur egungo Venezia) mugituz 810ean, hiri defendagarriagoa baitzen bere kokapenagatik aintzira erdian.