Txantiloi:2011-25 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gernikako Batzarretxea edo Gernikako Juntetxea Bizkaiko Batzar Nagusien biltokia eta egoitza den eraikina da. Bizkaiko Gernika udalerrian dago.

Mendeetan zehar Gernika udalerria Bizkaiko herrien biltoki izan da. Antzina, elizate bakoitzak bere ordezkaria Bizkaiko Jaurerriaren arazo amankomunak eztabaidatzera hara bidali ohi zuen. Biltzar hauek Erdi Arotik Gernikako Arbolaren aldamenean ospatu ohi ziren eta Bizkaiko Batzar Nagusiak deitzen ziren. Denbora igaro hala, Gernikako Arbolaren inguruan hainbat eraikin eraiki ziren, azkenik, 1828an gaur egungo Batzarretxea edo Juntetxea eraikitzeari ekin zitzaiolarik. 1876. urtera arte mantendu ziren, urte hartan Bizkaiko bizimodua gobernatzen zuten legeak, hots, Foruak, desegin egin zituzten.