Txantiloi:2011-3 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pello (antzina, Turtola) iparreko Lappi eskualdean dagoen udalerria da. Tornionjoki ibaiak bitan banatzen duen ibarreko alde finlandiarrean dago eta Ylitorniorekin batera, Torne ibarra azpieskualdea osatzen du. Udalerriari izena ematen dion elizatea, Pello, Torne ibaiak bi herrialdetan banatzen du Finlandia Errusiar Inperioak 1809. urtean menperatu zuenetik. Dena den, ibarreko bi aldeak batzen dituen kultura aberatsa politika eta ibaia baino sendoagoa da; hala nola, finlandieraren dialekto bat den meänkieliz hitz egiten dute tornetarrek.