Lappi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Finlandiako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Laponia (argipena).

Lappi
Lappi / Lappland

Lappiko armarria
Armarria
Lappiko kokapena
Berezko izenak:
- Finlandieraz
- Suedieraz

Lapin maakunta
Lapplands landskap
Herrialdea FinlandiaFinlandia
Hiriburua Rovaniemi
Udalerri-kopurua 4 hiri (kaupunki)
17 udalerri (kunta)
Hizkuntza ofizialak Finlandiera
Inariera ¹
Ipar samiera ²
Skoltera ¹
Agintaria Esko Lotvonen
Lurralde historikoak Laponia
Ostrobotnia
Vestrobotnia
Azalera
-Ur-azalera
100.369,18 km²
7705,44 km²
Biztanleria
Dentsitatea
183.775 (2009
1,98 bizt/km²
Eskualdeko arraina
Eskualdeko hegaztia
Eskualdeko landarea
Eskualdeko ugaztuna
Izokina
Paparurdina
Puxikalilia
Elur-oreina
Webgune ofiziala (Errusieraz) (Finlandieraz)
(Ingelesez) (Suedieraz)
¹ Koofizialak Inari udalerrian.
² Koofiziala Sami Lurraldea osatzen duten udalerrietan.

Lappi, Finlandiar Laponia edo Laponia soilik, (finlandieraz, Lappi edo Lapin maakunta; ipar samieraz, Lappi edo Lappi eanangoddi) Finlandia iparraldean dagoen eskualde bat da, herrialdeko zabalena. Iparraldeeneko eskualdea da eta Errusia, Norvegia eta Suedia herrialdeak eta Ipar Ostrobotnia ditu mugakide. Mundu osoko herrialde askoren umeen ustetan lurralde hau da Bizar Zuriren (finlandieraz: Joulupukki) etxea eta bertan, Zirkulu Polar Artikoko paraleloa igarotzen den lekuan, herri tematiko bat dago antolatua.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Sakontzeko, irakurri: Lappiko geografia
 
2010eko Lappiko klima datuak [1][2]
Kilpisjärvi
Klima polarra Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Guztira
Maximoa ºC 3,2 1,6 2,5 3,7 15,6 17,2 20,8 20,6 17,4 11,5 1,4 2,1 9,8
Batez besteko maximoa ºC -8,4 -12,3 -6,6 2 7,6 10,1 15,7 13,5 9,9 2,7 -6,8 -8 1,6
Batez bestekoa ºC -13,6 -18,3 -12,7 -3,5 3,4 6 11,3 9,1 6 0,3 -11,3 -12,9 -3
Batez besteko minimoa ºC -18,7 -24,9 -20,5 -10,3 -1,1 2,3 7,5 5 2,1 -2,7 -16,1 -19,3 -8,1
Minimoa ºC -32,1 -38,2 -32,3 -21,4 -11,1 -2,6 2,5 -0,4 -0,8 -11,4 -29,1 -31,2 -17,3
Prezipitazio-egunak 27 25 29 27 23 24 23 20 14 25 29 30 296
Sauvosaari
Klima subartikoa Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Guztira
Maximoa ºC 1,6 -2,6 2,5 6,3 23,4 20,6 22,6 21,5 13,7 10,8 6,9 0,8 10,7
Batez besteko maximoa ºC -7,5 -9 -3,4 2,8 11,4 13,2 18,1 15,4 11,8 7 -0,9 -5,9 4,2
Batez bestekoa ºC -10,4 -13,6 -6,7 0,5 7,5 10,4 15,5 13,6 10,3 5,2 -2,8 -8,4 1,7
Batez besteko minimoa ºC -13,1 -17,5 -10,6 -1,2 4,3 8,9 13,7 12,3 9 3,6 -4,8 -10,9 -0,5
Minimoa ºC -20,9 -28,4 -22,8 -5,1 -2,3 5,6 9,6 7,5 6 -0,6 -11,7 -18,4 -6,8
Prezipitazio-egunak 26 26 26 22 19 15 20 13 14 20 25 26 248

Txantiloi:Lappiko babestutako eremuak Txantiloi:Lappiko geografia

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Lappiko historia

Bazter honetara iritsi zen lehen gizarte antolatua, Izotz Aroaren ondoren, iparraldeko klima leuntzen eta glaziarrak urtzen hasi zirenean iritsi zela uste da, k.a. VII. mende inguruan. Mendeetan eratu zen kulturari Komsa edo Gorravárri izena ematen zaio eta Ozeano Artikoko kostaldean ezarri zirenez gehienbat, Ipar Itsasoko lehen Fonsa kulturako tribuekin harreman estuak izan zituzten. Nahiz eta oraindik lurralde honen jatorrizko biztanleen, samitarren jatorria ezezaguna den, badirudi tribu hauen eta beranduago (Harri Aroan) Eskandinaviara immigratu zuten eta eurekin samiera hizkuntza eraman zuten herri uraldarren nahasketaren ondorioa direla. Hasiera batean, euren lurraldea Ozeano Artikotik Finlandia, Norvegia eta Suedia erdialderaino zihoan, eta lehen bizi-aztarnak, ehiza-tresnak, harri bitxiko apaingarriak, margolanak eta hainbat hilobi dira. Hasierako biztanleak, gehienbat ehizatik, fruitu-bilketatik eta arrantzatik bizi ziren; hau da, ehizakiaren atzetik ibiltzen ziren, nomadak ziren.

Antzinako Finlandia finn herriak hegoaldean, kareliarrak ekialdean, sami herriak ipar-erdialdean eta tavastiarrak erdi-mendebaldean osatzen zuten. Finlandiarrek eta tavastiarrek bat egin zuten eta lurraldea irabazi nahian, iparralderantz jo zuten. IX. mendean dagoeneko, Rovaniemira iritsiak ziren, samitar asko beraien kultura eta hizkuntza bereganatu zituztelako; nekazaritza eta abeltzaintza esaterako.

XII. mendean, Laponia, samitarren eta hegoaldean eta Tornio Beherean (Alatornion) baino ez zeuden finlandiarren artean banatua zegoen; samitarrak era berean, hiru tribu desberdinetan banatuak zeuden: ipar-mendebaldean zeuden eta elur-orein abeltzaintzatik bizi ziren ipar samitarrak, Kemijoki ibaiaren ertzean bizi ziren kemi samitarrak edo basoko samitarrak, eta ipar-ekialdean (Inari inguruan) bizi ziren eta arrantzatik bizi ziren inari samitarrak.

Lappiko eskualdearen banaketa Suediar Inperioaren garaian

Erdi Aro Klasikoan suediarren eragina nabarmentzen hasi zen; Suediar Erresumak Novgorodeko Errepublikak zituen ekialdeko lurrak konkistatu ondoren, Lappi hiru probintzietan banatu zuten: iparraldean Laponia, hegoaldean Ostrobotnia eta Torne ibarrean Vestrobotnia. Eragin hau, Kemijoki eta Tornionjoki ibaien arroan eman zen batez ere, gaur egungo Kemi-Tornio deitzen dugun ardatzean. Ibai hauek merkataritzarako garrantzitsuak zirela ohartzean, Suediar Erresumako erregeek hiriak eraikitzen saiatu ziren; hala ere, erregeek arazoak izan zituzten, suediarrek lurralde haietan zituzten tavastiar aliatuak, birkarle deituak, Erresumaren aurka altxatu zirelako. Lehen aurre-hiri eta elizak garai haietakoak dira, haien artean Kemi eta 1521. urtean eraikitako Kemiko eliza zaharra [3].

1621. urtean azkenik, merkataritzaren erdigunea bilakatuko zen Torneå hiria sortu zuten suediarrek Tornionjoki ibaiko Suensaari uhartean; gaur egungo Tornio hiriaren sorrera izan zen. Laponiaren kolonizazioa bizkortu nahian bestalde, antzinako probintziara zihoazen kolonizatzaileek zerga gabeko hamabost urte zeuzkaten, beste abantaila batzuen artean. XVII. mende bukaeran Izotz Aro Txikia izan zen eta lappitarrek (eta finlandiarrek orokorrean) gosete garai luzea izan zuten eta biztanle asko hil egin ziren.

After the Great Northern War (1700-1721) lived in the 18th Lapland Century, a veritable population explosion. The settlement spread from the major river valleys of the smaller tributaries and from the shores of remote lakes. The culture of forest seeds in southern Lapland died out slowly, because more and more seeds took over the farming way of life and are assimilated to the Finnish population.

Tornio udalerria XVII. mendean.
Tunturien Lappi lurraldea; XVIII. mendeko marrazkia.
Samitar baten marrazkia (1767).

Samitar herria beti batua baina mugen bidez zatitua egon da. Iparrraldeko bizilagun hauek ez zuten historian ia parte hartu II. Mundu Gerra arte, Finlandia herrialdea borrokan sartu zen arte. Finlandia bere independentzia eutsi nahian gerran sartu zen eta bai SESB eta ondoren Alemania naziaren aurka jardun izan behar izan zuen. Hauen aurkako hainbat gerra Lappiko lurretan eman ziren Laponiako Gerra eta Rovaniemiko Bataila bezalakoak. Bertan hainbat herri suntsitu eta hildako asko suertatu ziren.

Gerra amaitu ostean Lappi probintzia eta eskualdea sortu zen. Bertan gehiengoa samitarrak ziren, baina gaur egun finlandiar exodo handia mugitu da iparraldeko lurraldeetara, eta nahiz eta samitarrak guztiz babesten dituen gobernu finlandiarrak geroz eta ehuneko gutxiagoa osatzen dute Laponian. Gaur egun 6.000 samitar baino gutxiago daude (biztanleriaren %4 baino ez), honenbestez nahiz eta probintziaren historia samitarrekin batera joan gaur egun Finlandiako historiaren barnean koka dezakegu eskualdea.

[aldatu] Administrazioa

[aldatu] Garraio azpiegiturak

Z Aireportua Udalerria Bidaiariak [4] Aldaketa
1. Enontekiö Enontekiö 18.238 Green Arrow Up Darker.svg %13,8
2. Ivalo Inari 125.535 Green Arrow Up Darker.svg %12,1
3. Kemi-Tornio Keminmaa 93.757 Red Arrow Down.svg % 2,9
4. Kittilä Kittilä 238.538 Green Arrow Up Darker.svg %11,3
5. Rovaniemi Rovaniemi 396.825 Green Arrow Up Darker.svg %28,1


Linea Nondik norakoa Trenbide-sarea Luzera
Button Icon Yellow.svg R Linea Tornio-Röyttä Röyttäko trenbidea 9,3 km
Button Icon Yellow.svg K Linea Kemi-Portua Ajosko trenbidea 11,5 km
Button Icon Orange.svg H Linea Tornio-Haaparanda Tornio-Haaparanda trenbidea 3,5 km
Button Icon Fuchsia.svg 6. linea helHelsinki-Tornio-Kolarihel Oulu-Tornio trenbidea
Kolariko trenbidea
131,9 km
186,6 km
Button Icon BlueSky.svg 7. linea helHelsinki-Kemijärvi-Kelloselkähel Oulu-Tornio trenbidea
helLaurila–Kelloselkä trenbideahel
131,9 km
269,3 km

[aldatu] Banaketa

Sakontzeko, irakurri: Lappiko udalerriak

Laponia, Finlandiako probintzia eta eskualde bat da aldi berean, eta 21 udalerriz osatua dago. Eskualdea 6 barrutik osatzen dute: Ekialdeko eta Iparraldeko Laponiakoa, Kemi-Torniokoa, Rovaniemikoa, Tornio bailarakoa eta Tunturikoa. Nahiz eta banaketa hauek ez duten esannahi gehiegi laguntza ekonomikorako balio izan ohi dute.

Hiri garrantzitsuenak Kemi, Rovaniemi (hiriburua) eta Tornio dira.

Lappiko udalerrien mapa
Z Udalerria Biztnl. Azalera Barrutia
1. Enontekiö 1.883 8.391,5 km² Tunturien Lappi
2. Inari 6.864 17.333,9 km² Ipar Lappi
3. Kemi 22.592 102,6 km² Kemi-Tornio
4. Kemijärvi 8.522 3.931,5 km² Ekialdeko Lappi
5. Keminmaa 8.607 646,3 km² Kemi-Tornio
6. Kittilä 6.112 8.263,2 km² Tunturien Lappi
7. Kolari 3.853 2.617,6 km² Tunturien Lappi
8. Muonio 2.376 2.037,9 km² Tunturien Lappi
9. Pelkosenniemi 1.024 1.882,1 km² Ekialdeko Lappi
10. Pello 4.030 1.863,7 km² Torne ibarra
11. Posio 3.949 3.545,2 km² Ekialdeko Lappi
12. Ranua 4.407 3.694,8 km² Rovaniemi
13. Rovaniemi 59.831 8.017,2 km² Rovaniemi
14. Salla 4.231 5.872,5 km² Ekialdeko Lappi
15. Savukoski 1.182 6.496,7 km² Ekialdeko Lappi
16. Simo 3.498 1.465,3 km² Kemi-Tornio
17. Sodankylä 8.802 12.415,2 km² Ipar Lappi
18. Tervola 3.462 1.594,5 km² Kemi-Tornio
19. Tornio 22.437 1.228,4 km² Kemi-Tornio
20. Utsjoki 1.304 5.371,8 km² Ipar Lappi
21. Ylitornio 4.809 2.212,6 km² Torne ibarra

[aldatu] Kontseilua

Lappiko Kontseilua [5]
Alderdia Eserlekuak +/- Udalak Lappiko Kontseilua
-- Zentroko Alderdia 27 Straight Line Steady.svg 0 19
-- Ezker Elkartasuna 14 Straight Line Steady.svg 0 1
-- Koalizio Nazionala 10 Straight Line Steady.svg 0 0
-- Alderdi Sozial-Demokrata 10 Straight Line Steady.svg 0 0
-- Liga Berdea 2 Straight Line Steady.svg 0 0
-- Benetako Finlandiarrak 1 Straight Line Steady.svg 0 0

[aldatu] Demografia

[aldatu] Biztanleria

Atzerritarrak (2010) [6]
Z. Jaioterria Biztanleak

1  Suedia 546
2  Errusia 451
3  Myanmar 271
4  Irak 189
5  Estonia 141
6  Alemania 121
7  Thailandia 119
8  Somalia 114
9  Txina 112
10  Afganistan 72

Finlandiako biztanle gutxieneko eta azalera gehieneko probintzia da, biztanle-dentsitate gutxienekoa. 185.000 lagun baino ez daude eta samitarrak %4a baino ez dira. Hizkuntza nagusia finlandiera da, baina samiera ere babestua udago.

Bilakaera demografikoa [7]
Urtea Biztanleria

1550 ~ 5.000
1650 ~ 6.500
1950 169.211
1955 184.544
1960 205.096
1965 220.755
1970 197.146
1975 195.757
1980 194.890
1985 200.943
1990 200.674
1995 201.411
2000 191.768
2005 185.800
2010 183.757

[aldatu] Samiak

Sakontzeko, irakurri: Sami etnia

5.143 (2009) sami, Finlandian bizi diren 9.350 %55a [8].

[aldatu] Hizkuntzak

Sami languages in Lappi.PNG
Peräpohjola sub-dialects map.PNG

[aldatu] Hezkuntza

  • Lappiko Unibertsitatea (finlandieraz, Lapin yliopisto): Tamperekoarekin eta Aalto Unibertsitatearekin batera, zientzia eta arte ikasketak dituen herrialde osoko unibertsitate bakarra da (Hezkuntza Finlandian). 4.840 ikasle (postgraduko 329 ikasle) eta 626 langile ditu (66 irakasle). 1979. urtean sortu zen eta errektorea Mauri Ylä-Kotola da. Publikoa da. Azken urteotan prestigio handieneko Finlandiako unibertsitatetako bat bihurtu da (berrikuntza eta ikerketan eginiko aurrerapenengatik, batik bat) eta ondorioz, eskualdeko ikasleez gain, herrialde osotik eta atzerritik datozen ikasleak ditu unibertsitateak. Guztira, lau fakultate ditu: Arte eta Diseinuaren, Hezkuntzaren, Legearen eta Gizarte Zientzien fakultateak. Unibertsitatean dagoen Arktinen keskus edo Zentro Artikoa unibertsitatearen eta Finlandia iparraldeko ikerketa-zentro garrantzitsuena da. Unibertsitatean bertan dauden beste gune eta institutu garrantzitsu batzuk, Lappiko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroa, Liburutegi Nagusia, eta Turismoaren Ikerketa eta Hezkuntza Institutua dira. Artikoko Unibertsitatea sarearen unibertsitateetako bat da. 2011ko aurrekontua 54 milioi eurokoa izan zen. 2010ean ikasle-trukearen bidez iritsitako nazioarteko 221 ikasle izan ziren bertan. 24 doktoregotzadun eta 376 masterdun. Guztira, 23 graduko ikasketa [9][10][11].

[aldatu] Osasuna

[aldatu] Kultura

[aldatu] Armarria

Lappiko armarria
Sakontzeko, irakurri: Lappiko armarria, Lappi probintziako armarria, eta Laponiako armarria

Perlazko koroaren azpian eta ezkutuko zelai gorriaren gainean, gerripeko berde eta erramu koroa duen basagizon bizarduna dago. Armarri hau, Suediako Laponia antzinako probintziak zuen armarriaren ondorengo zuzena da. Izan ere, basagizona, 1607. urtean bihurtu zen Laponiako ikurra, Karlos IX.a Suediar Erresumako errege izendatu zutenean; hasiera batean, armarri aitzindari honetako basagizona beltza zen, hala ere, Laponia probintziaren banaketa eman zenean, Lappland suediarrekoa gorria bihurtu zen eta Olof Eriksson margolariak diseinatutako Lappikoa aldiz, zilarrezkoa [15].

Aipatu beharra dago, gaur egun Lappi eskualdearen eremua, aspaldian hiru probintzia desberdinek osatzen zutela: lehen aipatutako Laponiak, Ostrobotniak eta Vestrobotniak. Horregatik, 2010. urtean desagertu zen Lappi probintziako armarria bitan zatitua zegoen; alde batean, Laponiako armarria zegoen, eta bestean aldiz, armarri ostrobotniarreko hiru erbinude zuriak zelai urdinaren gainean [16].

[aldatu] Ondasun nabarmenak

[17]

  • Avautuva Napapiiri: Kemijärvi hirian dagoen altzairuzko oroitarria da. Guztira, 20 metroko luzera dauka eta Zirkulu Polar Artikotik gora dagoen oroitarri handiena da. Hiriko Kultur-etxearen ondoan dagoen maisulan hau Lucien den Arend artistaren lana da eta honen helburua, Zirkulu Polar Artikoa paraleloa irudikatzea eta gauerdiko eguzkiaren izpiak Ekialdeko Lappiko basoan eragiten dituzten itzalak azaltzea izan zen. Artistak Kemijärviko 1988ko Nazioarteko Egur-Eskulturagintza Txapelketan parte hartu zuen eta herritarren harrera ona eskertzeko asmoz, espreski hiriarentzat izango zen Avautuva Napapiiri obra sortu zuen 1990ean. Oroitarri honez gain, hiri osoan zehar Nazioarteko Egur-Eskulturagintza Txapelketak saritutako eskulturak ikus daitezke [18][19].
  • Elur-gaztelua edo Lumilinna: izotzez eta elurrez bakarrik eginik dagoen Finlandia osoko eraikin handiena da. Kemi hiriko Sauvosaari auzoan dago, Botniako badiaren ertzean, eta urtez urte eraikitzen den munduko eraikin bakarra ere bada. Lumilinna hiriko erakunde nagusiek Kemi-Tornioko negu turismoa sustatzeko abian jarritako egitasmo baten eskutik iritsi zen 1995ean eta irekirik egoten den bitartean, urtarrilaren bukaeratik apirilaren hasierara gutxi gorabehera, Kemiko ekitaldi garrantzitsu gehienak bertan antolatzen dira, hala nola, antzerkiak, izotz-arte erakusketak eta dantza- eta opera-saioak. Arkitektura edo eraikinaren diseinua urteko gaiaren arabera aldatu egiten da -aurtengoa, esaterako, kirola da-, baina leku finkoa duten hiru mugiezin daude: elur-jatetxea, elur-hotela eta elur-kapera. Lumilinna elur-sasoian baino irekirik ez dagoen arren, bisitari gehien jasotzen dituen Itsas Lappiko eraikina da, iaz, guztira, 104.000 lagun inguru; eskualdeko eraikin arrakastatsuena da [20][21].
  • Harribitxi galeria edo Jalokivigalleria: Kemi hirian dagoen Finlandia osoko harribitxi galeria handienetako bat da. Galeria 1986an ireki zen, Teuvo Ypyä kemitar gemologoak bilduma dagoen eraikina erosi zuenean. Hala ere, lehenbiziko harribitxien bilduma garrantzitsua 1994. urtekoa da, hiriari emandako harrribitxiek galeriaren garrantzia handitu zutenean; urtez urte, herrialdeko galeria baliotsuena bihurtu da. Besteak beste, frantses bitxigileek eginiko eta Marie Antoinette erreginak errefusatu zuen diamantezko lepokoa, Elisabet II.aren koroaren erreplika, daniar errege-familiaren harribitxiak, Errusiar Inperioaren aginte-makilan eta XVI. mendeko jainko hindu baten estatuako begi bat izandako Orlov diamantearen erreplika, eta objektu preziatuena den Finlandiako Erregearen koroa daude. Hain zuzen, bilduma honen balio material zehatza kalkulatzea ia ezinezkoa da eta ondorioz, ez da harritzekoa Jalokivigalleria Kemiko erakusketa erakargarriena izatea; 2007. urtean, esate baterako, 5.451 lagun izan zen bertan [23].
  • Sampo izotz-hauslea: munduko izotz-hausle turistiko bakarra eta Kemiko ikusgai bereziena da. 1961. urtean itsasoratu zuten eta hogeita hamar urtez Botniako badiako merkataritza-bideak neguan irekirik mantentzeaz arduratu zen 1991 arte. Ontziaren egoitza, Kemiko portuaren Ajosko kaia da eta Sampo Tours erakundeak kudeatzen du. Ontziak 75 m-ko luzera eta 17,4ko zabalera dauka; gainera, 70–120 cm-ko izotz geruza hausteko gai da eta eskifaia hamasei marinelek osatzen dute. Gaur egun, abendu bukaeratik apirilera, lau orduko ibilaldiak antolatzen dira ia egunero. Abenduaren 31ean, urtezaharrean, gaueko txangoak ere antolatzen dira urte berria Botniako golko izoztuaren erdian eta ipar argipean hasteko. Antolatutako txango hauetan ere, bidaiari ausartenak ur-izoztuan bainatzen dira. Iaz, guztira, 85.000 bidaiari inguru izan zituen izotz-hausleak [27].
  • Arktikum: Hau da, dudarik gabe Rovaniemi osoko eraikuntzarik ospetsuena. Museo honetan, iparraldeko herrien (batez ere samitarren) bizimodu, kultura eta historiaren erakusketa garrantzitsuenak daude. Museoaz gain, hiriko zientzia eta kulturaren erdigune da eta bere itxura bereziak, udalerriko eraikuntza ikusgarriena bihurtzen du. Iparraldeko kultura eta naturari buruz ideia bat hartzeko lekurik aproposena da.
Urtero, herrixkak milaka bisitari erakartzen ditu eta azken urteotan, herrialdeko leku bisitatuenetarikoa bihurtu da [28].


  • Jätkänkynttilä zubia: Kemijoki ibai luzea zeharkatzen duen zubi esekia da; hirigunearen ipar-mendebaldean dago eta 1989. urtean eraiki zen. Gaur egun, Rovaniemiren ikur nagusia bihurtu da bere itxura modernoari esker.


    • Kemiko eliza: hiriko parrokiaren egoitza nagusia eta Lappiko eliza luterano ikusgarriena da. Josef Stenbäck arkitekto finlandiarrak diseinatu zuen eta mortero adreiluz eraikia izan zen 1900. eta 1902. urteen artean. Eraikina arkitektura neogotikoaren eta nazional erromantikoaren arteko nahasketa arrakastatsuaren adibidea da, baina batik bat, izokin-kolore bereziagatik da ezaguna. Ouluko diozesiko gotzainak, Juho Koskimiesek inauguratu zuen 1903ko martxoaren 8an eta eskualdeko eliza handiena bihurtu zen. Guztira, 1.200 fededunentzako eserlekua dauka eta hegoaldean, hiriko hilerria eta gerra-oroitarriak ere daude. Objektu baliotsuenak tamaina handiko botozko itsasontzi zuria eta Kangasalako Organo Fabrikan 1935an eginiko organoa dira. Hain zuzen, Eskandinaviako eraikuntza tradizioa, itsasoa eta azpieskualdeko kultura oso presente daude lan honetan eta kemitarrentzat balio handiko eraikina da. Gaur egun, Markku Korpela bikarioaren esku dago parrokia [29].
    • Keminmaako eliza zaharra edo Done Mikelen eliza (Pyhän Mikaelin kirkko): udalerriaren jatorrizko eliza eta antzinako parrokiaren egoitza da. Harrizko eliza hau 1520-1553 urteen artean eraiki zen eta zutik dirauen Lappi osoko eliza zaharrena da. Herrialdean iparren dagoen erdiaroko eliza da eta, gainera, Finlandian eraiki zen azkeneko eliza katolikoa ere bada. Tenpluaren aro oparoena XVII. mendea izan zen, garai hartan Nikolaus Rungius elizgizon luterano ospetsua elizako bikario izan baitzen. XIX. mendean, bestalde, Keminmaako eliza berria aurreko espaloiean eraiki zenean, Done Mikelen eliza hustua eta baztertua izan zen eta balio historikoagatik ez zen XX. mendearen erdira arte berreskuratuko. Hain zuzen, eliza bertan behera erortzeko zorian zegoenean, Udalaren eta herrialdeko kultura elkarteei esker, eliza goitik bera eraberritua izan zen eta aspaldian izandako itxura oparoa berreskuratu zuen 1957. urtean. Aipatzekoa da, barruan balio artistiko handiko XVII. mendeko margolanak eta erdiaroko suedieraren lekukotasunak daudela. Gaur egun elizkizun bereziak baino ospatzen ez diren arren, iparraldeko eliza ospetsuenetakoa eta bisitatuena da [30][31][32].


[aldatu] Kirola

Hauek dira talde ezagunenak:

Taldea Laburdura Kirola Liga Zelaia Udalerria
Haparanda-Tornio PV - Bandya Elitserien Gränsvallen (Haparanda) Haparanda-Tornio
Tornion Palloveikot ToPV Bandya Bandyliiga Gränsvallen (Haparanda) Haparanda-Tornio
Perungan Pojat PerPo Boleibola SM-liiga Lappi Rovaniemi
Rovaniemen Palloseura RoPS Futbola Ykkönen Rovaniemen keskuskenttä Rovaniemi
Palloseura Kemi Kings PS Kemi Kings Futbola Ykkönen Sauvosaari, Sauki Kemi
Tornion Pallo –47 TP -47 Futbola Kakkonen Pohjan stadion Tornio
FC Santa Claus - Futbola Kakkonen Saarenkylän tekonurmi Rovaniemi
Rovaniemen Kiekko RoKi Izotz-hockeya Mestis Lappi-areena Rovaniemi
Tornion IHC TIHC Izotz-hockeya Suomi-sarja Hannulanmäen jäähalli Tornio
Etelä-Portimo -72 Et-Po -72 Izotz-hockeya Suomi-sarja Plussa-areena Ylitornio

[aldatu] Ospakizun bereziak

[aldatu] Ekonomia

[aldatu] Iruditegia

[aldatu] Erreferentziak

  1. Kilpisjärven ilmasto 2011.05.26
  2. Kemin ilmasto 2011.02.06
  3. Tornioko historia
  4. Finavia (2011) 2012.01.26
  5. Lapin liitto 2012.01.15
  6. Väestö kansalaisuuden mukaan Lapin seutukunnissa 2010.12.31
  7. Lapin tilastotiede
  8. Eduskunta. Saamelaisopetuksen edellytysten turvaaminen 2012.01.06
  9. Kankaanpää, Paula & ja Saarinen, Sampo K.: Arktinen osaaminen Suomessa (pdf) (s. 5) 2009. Ulkoasiainministeriö. Viitattu 2011.12.23
  10. Lapin yliopisto Tutkimus. 2012.01.29
  11. University of Lapland. Faculties 2012.01.29
  12. RAMK Strategy 2012.01.29
  13. Hakijalle. RAMK 2012.01.29
  14. Lapin Korkeakoulukonserni Study in the North. 2012.01.29
  15. Lapin vaakuna
  16. Lapin läänin vaakuna
  17. Lapin museot
  18. Kemijärven kuvanveistoviikot 2011.08.17
  19. Lucien den Arend 2012.01.05
  20. Lumilinna 2011.02.08
  21. Kemin Lumilinnassa yli 100 000 vierasta 2011.02.10
  22. Treriksröset 2011.07.20
  23. Kemin jalokivigalleria Matkailu. 2011.01.17
  24. Maupertuis Aavasaksa 2012.01.06
  25. Ranuan Eläinpuisto 2011.10.18
  26. Ranuan Eläinpuiston eläimet 2011.10.18
  27. Jäänmurtaja Sampo Sampo Tours. 2010.09.11
  28. Joulupukin Pajakylä
  29. Kemin seurakunta 2011.02.06
  30. Keminmaan seurakunta 2011.10.24
  31. Kulttuuriymparisto Keminmaan vanha kirkko. 2011.10.24
  32. Huusko, Jorma et al.: Lapin rakennusperintö. Oulu: Kirjapaino Oy Kaleva, 1984. ISBN 951-9152-74-1
  33. Siida

[aldatu] Ikus, gainera

Troms Finnmark Finnmark
Norrbotten Compass rose simple plain.svg Murmansk
Botniako Golkoa Ipar Ostrobotnia Karelia

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Lappi


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak