Txantiloi:2012-26 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aran uharteak (gaeleraz, Oileáin Árann edo Na hÁrainneacha; ingelesez, Aran Islands edo The Arans) Ozeano Atlantikoa eta Galwayko badiaren artean dagoen hiru uhartez osatutak uhartedi bat da. Maiz antzinako gaeliko kulturaren gotorleku eta itsasoko bizimodu latzaren ikur modura ikusi izan dira. Gaur egun oraindik uharte hauetako biztanleen eguneroko hizkuntza nagusia irlandera da. Aran uhartedia hiru uharte hauek osatzen dute:

  • Inishmore (irlanderaz Inis Mór, euskaraz "Uharte Handia" esan nahi du): Mendebaldeko uhartea da, hiru uhartetatik handiena, baita bisitatuena eta turismoaren eragin gehiena jaso duena ere. Honek egunerokotasunean ingelesa beste bi uharteetan baino ohikoagoa izatea ekarri du. Uharteak 14 kilometro luze eta 3,8 kilometro zabal ditu.
  • Inishmaan (Inis Meáin, "Uharte Ertaina): Erdialdeko uhartea da. Baita turismorako ustezko interes gutxien duena ere, honek bere mesedetan jokatu izan du, hiru uharteetan irlandera gehienen mintzatu eta jatorrizko giro irlandar edo gaelikoa hobekien gorde duen uharta baita.
  • Inisheer (Inis Oírr, "Ekialdeko Uhartea"): Izenak ongi dioen bezala ekialdeko uhartea da, hiru uharteen artean txikiena. Clare konderriko kostaldetik hurbil dago, udaldean Doolin udalerriko portutik uhartera itsasoratzen diren ontziak iritsi ohi direlarik.