Aran uharteak
- Artikulu hau Irlandako Errepublikako uharteei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Aran.
| Aran uharteak Aran Islands/Oileáin Árann |
|
|---|---|
Aran uharteak. Uhartedia osatzen duten Inishmore, Inishmaan eta Inisheer uharteak. |
|
| Geografia | |
| Kokalekua | Galwayko badia Galwayko konderria Irlanda |
| Koordenatuak | Koordenatuak: 53°07′N 9°42′W / 53.117°N 9.7°W |
| Uhartedia | Aran uharteak |
| Uharteak denera | Hiru. Inishmore, Inishmaan eta Inisheer. |
| Administrazioa | |
Aran Uharteak (gaeleraz: Oileáin Árann; ingelesez: Aran Islands) Galwayko badian dauden hiru uharteko multzo bat da. Handiena, Inishmore deitzen da (gaeleraz Árainn edo Inis Mór, euskaraz "Uharte Handia" esan nahi du), ertaina, Inishmaan (Inis Meáin, euskaraz "Uharte Ertaina") eta, txikiena, ekialdean dagoena, Inisheer (Inis Oírr edo Inis Oirteach, euskaraz "Ekialdeko Uhartea"). Aran uharteak Gaeltacht eremuaren barnean daude (irlandera hiztunen eremua).
Eduki-taula |
[aldatu] Biztanleria
Inis Mór da hiru uharteetako handiena, 831 biztanlerekin. Portua, Kilronan (Cill Ronáin), uharteko herririk garrantzitsuena da, non 270 pertsona bizi diren. Tamainaz txikiena ez bada ere, Inis Meáin da biztanle gutxien dituen uhartea, 187 bakarrik, baita turismorako interes gutxien pizten duena ere. Tamainaz txikiena, Inis Oírr da, eta 262 biztanleko biztanleria du, 2002ko azken erroldaren arabera.
Arango gizakiak (Man of Aran) dokumentalak, Aran uharteetako eguneroko bizitza kontatzen du. Eguneroko bizirauteko borroka, gizakia eta naturaren arteko borroka, itsasoko lanaren gogortasuna; Robert J. Flahertyk zuzendu zuena.
[aldatu] Interes guneak
- Kilmurvy Beach: Uharteetako hondartzarik garrantzitsuenetako bat, Kilmurvytik gertu dagoena.
- Teampall Chiaráin: San Claranen omenezko XII. mendeko eliza baten hondakinak
- Dun Duchathair: Burdin Aroko eraikuntza.
- Dun Aengus: Burdin edo Brontze aroko gotorlekua
- Dun Eochla: Brontze Aroko gotorlekua
- Dun Eoghanachta: K. a. I. mendeko harrizko gotorleku zirkularra
- Na Seacht d´Teampaill: San Brecanen omenezko barruti monastikoaren hondakinak, IX eta XV. mendeen artean datatuak. Zazpi elizak bezala ezagutzen dira.
- Kilronan: Aran uharteetako hiriburua eta portu nagusia.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Liam O'Flaherty (1896-1984), idazlea.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Aran uharteei buruzko informazioa (Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)