Txantiloi:2012-9 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Przewalski zaldia Asia Erdialdeko estepetako zaldi arraza berezia da, egun irauten duen azken basa zaldiaren arraza izanik, hau da, etxekoturiko zaldietatik sortu ez dena.

Przewalski zaldia bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartuko litzateke, nahiz eta hainbat adituk diote zaldi hau sailkapen honetatik kanpo kokatu behar dela. Dena den, argi dago zaldi mota hau, edo bere arbaso zuzena, munduko zenbait poni arrazen jatorrian dagoela.