Etxekotze
Wikipedia(e)tik
Etxekotzea gizakiak denboran zehar animalia eta landareen gainean eragindako ezaugarri morfologiko, fisiologiko edo portaerazkoen aldaketa-prozesuari deritzo, ezaugarri horiek herentzia genetikoaz irauten dutelarik. Etxekotzearen helburuak elikagai (esnea, haragia)eta bestelako produktuen (artilea, zeta) ekoizpen eraginkorragoa edo lanerako animaliak egokiagoak edukitzea izaten dira. Adibidez, animalia etxekotuak dira astoa, txakurra, oiloa eta landare etxekotuak letxuga eta sagarra.
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |